Indiar astronomiak historia luze bat dauka bere atzean, garai prehistorikotik gaur egunerarte datorrena. Indiar astronomiaren lehen aztarnak Indoko aranean edota lehenagoko garaian kokatu daitezke. Beranduago astronomia Vedangaren disziplina bezala garatu zen, 1500. K.a. edota geroago. Ezagutzen den idatzirik zaharrena “Vedanga Jyotisha” da, 1400-1200 K.a.tikoa.[1]

Historia

aldatu

Indiar astronomiak Greziar astronomiaren eragin nabarmena jasan zuen IV.mendean K.a.[2][3] Astronomia indiarra V eta VI.mendeetan azaleratu zen Arybhatarekin; izan ere, bere Aryabhatiyarekin garai hortako astronomiako ezagutza islatu edota erakutsi zuen. Ondoren, astronomia honek, astronomia islamarrean, txinoan, europearrean eta beste zenbaitetan eragina eduki zuen.[1]

Bestelako tradizio batzuetan bezala, lotura estua dago astronomia eta erlijioaren artean zientziaren historia goiztiarrean, beharrezkoa izanda behaketa astronomikoa, ezinbesteko baldintza espazial eta erritual erlijiosoen gauzatze zuzenengatik.

Esan bezala, greziar astronomiaren ideiak IV.mendean sartu ziren indiar astronomian; beraz, Lehen mendeetan eragin indiar-greziarra nabarmena zen tradizioa astronomian; hala nola, “Yavanajataka[4] testuetan. Beranduago, astronomoak denboraldi honetan zenbait siddhanta-ren existentzia aipatzen dute, horien artean, “Surya Siddhanta” izeneko testu bat. Idatzi hauek ez ziren testu finkoak, zehazki, ezagutzaren ahozko tradizioa ziren, eta bere edukia ez da izateduna.

Astronomiaren garai klasikoa V eta VI.mende bitartean hasi zen.

Egutegia

aldatu

Urtearen egutegia erritu erlijioso eta urtaroen bidez banatzen zen.[5] Martxoaren erdialdetik hasita Maiatzaren erdialderako epea udaberri (vasanta) bezela izendatu zen. Maiatzaren erdialdetik uztailaren erdialdera berriz, uda (grishma), uztailaren erdialdetik irailerakoa: euriteak (varsha). Irailaren erdialdetik azaroaren erdialdera: udazkena, azaroaren erdialdetik urtarrilaren erdialldera: negua eta azkenik, urtarrilaren erdialdetik martxoaren erdialderako epea: ihintza (śiśira).[6]

Urtea neguko solstizioan hasten da. Egutegi hinduak garai desberdinak ditu: Kali Yuga, K.a. 3102ko otsailaren 18a (K.a. 3102ko urtarrilaren 23a, egutegi gregorianoan) Vikrama Samvat, ekinokzio bernalean kokatzen da 78.urtean. Saptarshi, tradizinalki bere garaia 3076 BCE izango litzateke.[7]

Erabilitako tresnak

aldatu

Astronomiarako erabilitako instrumentuen artean, gnomon-a zegoen, “Sanku” izenez ezaguna. Bertan, barra bertikalaren itzala plano horizontal batean aplikatzen da, norabide kardinalak zehazteko, behaketa-puntua eta behaketa-denbora.[8] Gailu hau Varāhamihira, Āryabhata, Bhāskara eta Brahmaguptan aipatzen da, besteak beste.[9] The clepsydra (Ghatī-yantra) Indian erabiltzen zen astronomia-helburuetarako azken aldi hau arte. Ōhashi (2008) adierazi du: "Hainbat astronomok, gainera, uraren bidez bultzatutako instrumentuak aurkitu zituztela; hala nola, ardiaren aurkako borrokaren eredua”.

Bhaskara II (1114-1185 CE) izeneko matematikari eta astronomoak asmatutako tresna bat izan zen taula angeluzuzena, pin eta indizearen beso bat zituena.[8] Phalaka-yantra izeneko gailu hau, eguzkiaren altueratik ordua zehazteko erabiltzen zen. Kapālayantra eguzki erloju ekuatoriala zen, eguzkiaren azimuta(angelu edo arku-luzera) zehazteko erabiltzen zena.[8]

Mahārāja de Jaipur, Sawai Jai Singh-ek (1688-1743 CE) bost astronomia behatoki eraiki zituen XVIII.mende hasieran. Mathura behatokia ez da existitzen, baina Delhi, Jaipur, Ujjain eta Bannaras bai. Adibidez, samrāt.-yantra (enperatzailearen instrumentua) izugarrizkoa den eguzki-erlojua bat da, eta “gnomon”ezko triangelu formako pareta eta ekialde eta mendebalderanzko bi koadrantetan datza.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Yaël., Nazé,. (DL 2009). L'astronomie des anciens. Belin-"Pour la Science ISBN 9782701149004. PMC 470708280..
  2. Babylon to Voyager and Beyond: A History of Planetary Astronomy.. Cambridge University Press, 568 pages. page 41 or..
  3. Evans, James. (1 October 1998). The History and Practice of Ancient Astronomy. Oxford University Press, 496 pages. Page 393 or..
  4. Springer, Johannes Andersen. (1997). Highlights of Astronomy, Volume 11B: As presented at the XXIIIrd General Assembly of the IAU. , 616 pages. page 721 or..
  5. van Buitenen, J.A.B.. ((2008))..
  6. Bryant. (2001)., 253 or..
  7. See A., Cunningham. (1883). A Book of Indian Eras. .
  8. a b c d Ōhashi. ((2008). Astronomical Instruments in India. .
  9. Abraham. (2008)..

Kanpo estekak

aldatu