Ieoh Ming Pei
Ieoh Ming Pei (貝聿銘, pinyin: Bèi Yùmíng) (Guangzhou, Txina, 1917ko apirilaren 26 – New York, 2019ko maiatzaren 16a) txinatar arkitekto bat izan zen.
1940. urtean diplomatu zen Massachusetts Institute of Technology (MIT) delakoan, Arkitektura sailean. 1945 eta 1948 artean, Harvardeko Unibertsitatean ikasketak findu zituen, Marcel Breuer eta Walter Gropiusen gidaritzapean. Horregatik, amerikar arkitekto modernoen bigarren belaunaldikotzat hartzen da, Cesar Pelli, Kevin Roche eta Paul Rudolfekin, europar arkitekto irakasleen jarraitzailetzat.
Bere lanetan argi ikus daiteke halako formen purutasun nahia, funtzioaren egokitasunarekin batera, Nazioarteko Estiloaren barnean eta Walter Gropius arkitektoaren lerroari jarraiki. Batez ere forma abstraktuak erabili zituen, baita ere ekai (material) hotzak, hala nola harria, konkretua, beira eta altzairua. Hala ere, horiekin batera sarri aplikatzen zituen efektu teatralak eta apustu teknologikoak.
1955ean estatubatuar herritartu zen, eta agentzia bat ireki zuen bi Eason Leonard eta Henry Cobb lankideekin batera, Pei Léonard Cobb & Partners izenekoa.
1983an Pritzker Saria jaso zuen.
Lan garrantzitsuenak
aldatu- 1964 : Washington Plaza Apartamenduak, Pittsburgh, AEB, [1]
- 1973 : Canadian Imperial Bank of Commerce, Toronto, Kanada, [2]
- 1976 : John Hancock Dorrea, Boston, AEB, [3]
- 1978 : National Gallery of Art museoaren Ekialdeko eraikina, Washington, DC, AEB,
- 1988 – 1993 : Louvre museoaren birgaitzea eta Piramidea, Paris, [4]
- 1990 : Txinako Bankuaren Dorrea, Hong Kong, Txina, [5][Betiko hautsitako esteka]
- 1997 – 2004 : Grand-Duc Jean Arte Moderno Museoa, Kirchberg, Luxenburgo, [6]
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ieoh Ming Pei |