Huygens (espazio zunda)

Huygens zunda» orritik birbideratua)

Huygens zunda, Europako Espazio Agentziak (ESA) egina eta bere izena XVII. mendeko astronomo herbeheretarra izan zen Christiaan Huygensengatik jasotzen duena (Saturno planetaren ilargia den Titanen aurkitzailea izan zena), Titan ilargiaren atmosferara sartzeko eginiko zunda bat da Cassini-Huygens misioaren zati bezala. Cassini-Huygens espazio-ontzia 1997ko urriak 15ean jaurtia izan zen Lurretik. Huygens zunda Cassini orbitatzailetik 2004ko abenduak 25ean banandu zen eta Titanen 2005eko urtarrilak 14an lurreratu zen, Xanadu izeneko eremutik gertu.

Huygens (espazio zunda)
Historia
Espazio jaurtiketa 1997
Lurreratzea 2005eko urtarrilaren 14a
KudeatzaileaEuropako Espazio Agentzia eta Italian Space Agency (en) Itzuli
Honen parteCassini-Huygens
Masa319 kg

Deskribapena

aldatu

Huygens zunda Saturno planetaren ilargirik handiena den Titanen hodeiak, atmosfera eta lurrazala esploratzeko pentsatu zen, Titanen atmosferan sartuz eta lurrazalera errobotizatutako laborategi bat eramanez. Misioa planeatu zenean Titanek izan zezakeen lurrazal mota ezezaguna zen. Lurreratzearen aurreko hilabeteetan Cassinik hartutako datuen analisiak galdera honi erantzuna ematen lagunduko zuela espero zen. Hasierako ziurgabetasunen artean garrantzitsuena zunda lur solido gainean edo hidrokarburoz osatutako laku edo itsaso batean lurreratuko ote zen jakitea zen.

Cassinik Titangandik 1200 kilometroko distantziara hartutako irudietan oinarrituz, zunda lurreratuko zen tokiak kostalde bat zirudien. Lurreratuko zen tokia solidoa ez zela izango onartuz, Huygens zunda lurrazal likidoarekin kontaktuan zenbait minutuz onik mantentzeko eta aurkitutako baldintzei buruzko informazioa bidaltzeko diseinatua izan zen. Gizakiek sortutako zunda bat lehen aldiz lurrean ordez itsasoan pausatuko zela espero zen. Zundak bere baterietan hiru ordurako energia baino ez zuen, eta hortik gehiena jaitsieran gastatuko zuen. Ingeniariek gehienez ere lurrazaletik 30 minutuan lortutako datuak jasotzea espero zuten.

Huygens zunda bi zatiz osatua dago: Bata zunda bera, Titanen lurrazalera jaitsi zena eta "Zundaren Laguntza Ekipoa" deritzona (PSE ingelesezko siglez) Cassini zunda orbitalari lotuta dagoena. PSEak zunda jarraitzeko, jaitsieran zehar lortutako datuak berreskuratzeko eta datuak prozesatu eta orbitatzailera bidaltzeko beharrezkoa zen elektronika du, ondoren orbitatzailetik Lurrera bidaliz.

Zunda lo egon zen 6,7 urte iraun zuen planetarteko bidaia luzean zehar, urtean bi aldiz egiten zitzaizkion azterketengatik izan ezik, hauen emaitzak Lurrera igortzen zirelarik, ESAko sistema eta karga erabilgarriko adituek azter zitzaten.

Kanpo estekak

aldatu