Hipotentsio

Tentsio arteriala ohikoa baino baxuago izatea

Hipotentsioa presio arterialaren ezohiko jaitsiera da. Hau gaixotasun bat baino gehiago egoera fisiologiko bat bezala ulertzen da. Hipertentsioaren aurkakoa da.

Hipotentsioa
Deskribapena
Motazantzu klinikoa, hemic system symptom (en) Itzuli
general symptom (en) Itzuli
EspezialitateaKardiologia, medikuntza intentsiboa, familia-medikuntza
Barne medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmetaraminol (en) Itzuli, adrenalina eta Fenilefrina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKI95
GNS-9-MK458 edo normalean 796.3
GNS-10I95
GNS-9458 edo normalean 796.3
DiseasesDB6539
MedlinePlus007278
eMedicine007278
MeSHD007022D007022
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Presio arterial baxuegiak ehun eta organoetara ez dela odol nahikoa helduko esan nahi du. Presio hau oso baxua denean, zorabioak edota heriotza gerta daitezke.

Nerbio-sistema autonomoa da presio hau balio normaletan mantentzeaz arduratzen dena, nerbio-sistema sinpatikoak igo eta nerbio-sistema parasinpatikoak jaitsi egiten duenez, oreka bilatzea baitu helburu honek. Hala ere, ez du beti bere helburua lortzen eta kasu horietan hipotentsioa edo hipertentsioa agertuko da.

Hipotentsio ortostatiko edo jarrerazko hipotentsioa, pertsonak gorputzaren posizioa aldatzean agertzen den hipotentsioa da, normalean eserita egotetik zutitzen denean agertzen dena. Iragankorra izan ohi da eta gehienetan sendagaien erabilerarekin erlazionatuta egoten da.

Eragileak

aldatu

Hipotentsioa faktore desberdinek sortua izan daiteke:

Sintomak

aldatu

Hipotentsioak hainbat sintoma izaten ditu:

  • Zorabioa
  • Bularreko mina
  • Zefalea
  • Goragalea
  • Gorakoa
  • Arnasa hartzeko zailtasunak
  • Ikusmen lausoa
  • Konorte galera

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu