Hauze

Zuberoako udalerria

Hauze ([haus̻e]) Zuberoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Basabürüko Ibarrezkerrean, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan. 17,01 km2 ditu, eta 2007an, 105 biztanle zituen (hauztarrak). Hauzeko euskara zuberera da, eta euskaldunak dira hauztarren % 88.

Hauze
 Zuberoa, Euskal Herria
Hauze herria
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Haux
AuzapezaPierre Carricart
(2014-2020)
Posta kodea64470
INSEE kodea64258
Herritarrahauztar
Ezizenaagaramuntes urgüllutsiak
Geografia
Azalera17.01
Garaiera266 – 1.385
Demografia
Biztanleria84 (2018:  1)
Dentsitatea5 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,22
Ugalkortasuna[1]‰ 19,12
Ekonomia
Jarduera[1]% 66,1 (2011)
Desberdintasuna[1]% 10,25 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 65,05 (2010)
Erabilera% 33,78 (2011)


Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Oso eskualde menditsuan dago Hauzeko udalerria, eta mendi garaienak hegoaldean daude: Arbut (1.542 m), Iguntze (1.387 m), Losko (1.108 m).

Uhaitzandira isurtzen diren hainbat erreka eta errekasto igarotzen dira udalerritik, Antolako erreka horietako bat delarik. Bestalde, udalerriko lurretan bada Antolako edo Hauzeko basoa izena duen oihana, Biarnorekiko mugan dagoena.

Mugakide ditu iparraldean Liginaga-Astüe, ekialdean Montori / Berorize eta Biarno (Landa-Sarraltzune), mendebaldean Ligi-Atherei, eta hegoaldean Santa Grazi.

Auzo nagusiak

aldatu

Ezpeleta, Saldaki, Undurain, Bassagails, Bonnefont, Harispe, Arbuslan eta Hauze.

Ekonomia

aldatu

Laborantzan (barazkiak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntzan (ardi eta behi aziendak) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
319 340 338 379 334 388 382 366 353
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
320 330 304 281 242 241 244 233 245
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
249 245 231 201 221 211 211 185 170
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
148 137 128 119 99 96 - - -


Ondasun nabarmenak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa