Harry Lowe
Horace Harry Lowe (Northwich, Cheshire, 1886ko abuztuaren 10a - Camden Town, 1967ko uztailaren 15a) Ingalaterrako futbolari eta entrenatzailea izan zen.
Harry Lowe | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Northwich, 1886ko abuztuaren 10a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | 1966 (79/80 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
Tottenham Hotspur taldeko jokalaria izan zen eta 1930. hamarkadan Errealaren entrenatu zuen. Donostian "Mister Lowe" ezizenaz ezagutu zen. Bitxikera bat badu Harry Lowek, Espainiako Ligako partida bat jokatu zuen 48 urte zituela, maila horretan jokatu duen jokalari adintsuena da[1].
Ibilbidea
aldatuJokalari
aldatuJaioterriko Northwich Victoria taldean hasi zen jokatzen eta 1913an Brighton & Hove Albionera aldatu zen. Hurrengo urtean Londresko Tottenham Hotspur taldeak fitxatu zuen eta hamabi denboraldi egin zituen bertan[2]. Atzelari postuan jokatzen zuen. Spurs-ekin 1921ean denboraldi bikaina egin eta Ingalaterrako Kopa eta Superkopa irabazi zituen. 1927an Fulhamera joan zen eta Beckenham Town taldean amaitu zuen jokalari ibilbidea.
Entrenatzaile
aldatu1930. hamarkadan Errealak fitxatu zuen entrenatzaile izateko. Loweren aurreneko aldia zen entrenatzaile lanetan. Bost denboraldi egin zituen Donostian. Errepublikaren legearen arabera izena aldatu behar izan zuen taldeak eta Donostia FC bihurtu zen.
Leehenengo denboraldia bikaina izan zen, lehen postuan puntutan berdinduta amaitu baitzuten liga Athletic-ek, Racing de Santanderrek eta Errealak. Bilbotarrak goal average bidez izan ziren txapeldun eta donostiarrek hirugarren amaitu zuten[3].
1934-35 denboraldia amaitzeko sei partida falta zirela Errealak Valentzian aurka jokatu behar zuen eta jeitsiera postuetan egoteaz gain jokalari eskasia handiaz zebilen. Hamaika jokalarirekin soilik joan ahal izan zuen Valentziara, baina bidean jokalari bat gaixotu egin zen eta Lowek bere burua taldean sartzea erabaki zuen[2]. Aurrelari postuan jokatu zuen partida osoa. Ez zuen askorako balio izan talde txuriurdinak 7-1 galdu baitzuen. 48 urte eta 226 egun zituen une hartan eta Espainiako Ligaren historiako jokalari adintsuena izan da, lehen maila. Denboraldiaren amaieran Erreala mailaz jeitsi zen[4].
Hurrengo urtean Espanyol entrenatu zuen baina Espainiako Gerra Zibilak liga eten eta Lowek entrenatzaile ibilbideari amaiera eman zion.
Taldeak
aldatuJokalari | |
---|---|
Northwich Victoria | - |
Brighton & Hove Albion FC | 1913-1914 |
Tottenham Hotspur FC | 1914-1926 |
Fulham FC | 1927 |
Beckenham Town | 1927 |
Real Sociedad | 1935* |
Entrenatzaile | |
Real Sociedad | 1930-1935 |
RCD Espanyol | 1935 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2013-01-04). «Harry Lowe, de la Real, jugó en Liga con 48 años y 226 días» AS.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Un viaje arriesgado y una difícil decisión: así fue el debut del jugador más veterano de LaLiga» Relevo 2022-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
- ↑ «Clasificación Primera División 1930-31» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historias de la Liga: Harry Lowe, que jugó un partido con casi 49 años, el futbolista más veterano de la Liga española» Mundo Deportivo 2018-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-01-21).