Haibatullah Akhundzada
Haibatullah Akhundzada (paxtuneraz: هبت الله اخونزاده; arabieraz: هيبة الله أخوند زاده, Haibatullāh Aḫūnd Zādah; Panjwayi, Kandahar probintzia, Afganistan, 1961) Taliban mugimenduaren buruzagia da 2016tik.[1]
Haibatullah Akhundzada | |||||
---|---|---|---|---|---|
2021eko abuztuaren 15a - ← Ashraf Ghani
2016ko maiatzaren 25a - ← Akhtar Mansour (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Panjwayi District (en) , 1960 (63/64 urte) | ||||
Herrialdea | Afganistan | ||||
Talde etnikoa | paxtuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | paxtuera arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria, erlijio burua, estatu-politikaria, Ulema eta Alfakia | ||||
Kidetza | Taliban | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Armed Forces of the Islamic Emirate of Afghanistan (en) | ||||
Gradua | komandante buru | ||||
Parte hartutako gatazkak | Afganistango gerra Afganistango gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sunismoa | ||||
Alderdi politikoa | Taliban | ||||
Bizitza
aldatuHaibatullah Akhundzada Kandahar probintzian jaio zen, talibanen mugimenduaren sorlekuan, 1961ean. Uste da Afganistango gerra iraun bitartean herrialdean bizi izan zela, talibanen lider esanguratsuenetako askok Pakistanera alde egin bazuten ere. 2010eko hamarkadaren hasieran, Akhtar Mansourren albokoa zen, eta xarian oinarritutako matxinoen justizia sistemako burua;[2] izan ere, talibanen fatwa gehienak berak ekoitzi zituela esaten da.[3] 2016ko maiatzean, drone bidezko eraso batean AEBek Akhtar Mansour hil ondoren, taldea zuzentzeko ardura hartu zuen.[2] 2021eko abuztuaren 15ean, Kabulen erorketarekin, Sinestunen Printzea titulua jaso zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Afghan Taliban announce successor to Mullah Mansour. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-16).
- ↑ a b Alberdi, Iosu. Belaunaldi taliban zahar eta berriak, Akhundzadaren agindupean elkartuta. Berria, 2021eko abuztuak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021eko abuztuak 17).
- ↑ Deobandi Islam: The Religion of the Taliban. U.S. Navy Chaplain Corps, 2001eko urrilaren 15a