Guy Lusignangoa
Guy Lusignangoa (Lusignan, Poitou, 1150 inguruan - Nikosia, 1194ko uztailaren 18a) Jerusalemgo Erresuma eta Zipreko erregea izan zen, Sibila Jerusalemgoa erregina bere emaztearekin batera.
Guy Lusignangoa | |||
---|---|---|---|
1183 - 1185 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Poitou, 1150 | ||
Herrialdea | Frantzia Jerusalemgo Erresuma Zipreko Erresuma | ||
Heriotza | Nikosia, 1194ko uztailaren 18a (43/44 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nikosia | ||
Familia | |||
Aita | Hugh VIII of Lusignan | ||
Ama | Bourgogne de Rancon | ||
Ezkontidea(k) | Sibila Jerusalemgoa (1180 - | ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Lusignan (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregea eta zalduna |
Hugo VIII.a Lusignangoaren semea izan zen. 1180an Lur Santura iritsi eta Sibila Jerusalemgoarekin ezkondu zen. 1186an Jerusalemgo tronura igo zen bere emaztearekin batera. 1187ko uztailean, Saladinok Hattingo guduan garaitu zuen, non Guy harrapatu zuten. Handik gutxira Saladinok Jerusalem konkistatu zuen.
Damaskon urtebete preso eman ondoren, 1189an askatu zuten eta Akre hiria setiatu zuen. Setioan emaztea hil zitzaion. Jerusalemgo koroa galtzeagatik ordain gisa, Zipreko erresuma jaso zuen 1192an, eta bertan errege izan zen 1194an hil zen arte.