Guadalquivir[1] Iberiar Penintsulako hirugarren ibai luzeena da, Tajo eta Ebroren atzetik. Andaluziako luzeena da eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du, bidean Kordoba eta Sevilla ureztatuz.

Guadalquivir
Datu orokorrak
Motaibai, gold river (en) Itzuli eta Ibai nagusi
Luzera657 km
Geografia
Map
Koordenatuak37°50′21″N 2°58′25″W / 37.8392°N 2.9736°W / 37.8392; -2.9736
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaJaéngo probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera56.978 km²
Arro hidrografikoaGuadalquivir Basin (en) Itzuli
Ur-emaria164,3 m³/s
IturburuaSierra de Cazorla (en) Itzuli (Quesada)
Bokalea
()
Cádizko golkoa (Sanlúcar de Barrameda)

Izena arabieratik datorkio: الوادي الكبير, wād al-kabīr = Ibai Handia. Antzinako Erromaren garaian, Betis edo Baetis izena zuen, erromatarren aurretikoa, probintziari izena eman ziona (Hispania Betica).

Guadalquivir ibaia 657 km luze da eta haren arroa 58.000 km² luze-zabal. Jaengo probintziako Cañada de las Fuentes-en du iturburua, Cazorla mendilerroan. Ibai ahoa Cadizko probintzian du, Sanlucar de Barrameda herriko Bonanza arrantzale herrixkan. Emari handiko ibaia da eta, horregatik, ahoan zingirak sortu dira, "Las Marismas" izenekoak. Bertan Doñana Parke Nazionala kokatua dago.

Guadalquivir Espainiako ibai nabigagarri handiena da. Egun, Sevillaraino ontzian igo daiteke, baina erromatarren garaian Kordobaraino joan zitekeen. Tartessos antzinako hiria ibai ahoan kokatua omen zegoen, baina oraindik ez da aztarnarik aurkitu.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu