Grooming
Grooming, pederasta iruzurra edo Internetaren baliabideekin egiten bada zibergrooming (ingelesezko to groom aditzetik; euskaraz, "itxurak egin") heldu batek adin gutxikoen aurrean gaztea dela simulatuz abusua egiten dueneko jokabidea da. Grooming hitza bereziki Interneteko sare sozialetan gertatzen denean erabiltzen da.
Orain arte gehien erabili izan den bidea txateatzen hastea izan da, adin txikikoen guneetan gaztetxoen konfiantza lortu eta haietako bat legez idatzi[1]. Konfiantza daukatenean helduek adin-txikikoengana hurbiltzeko saioak egiten dituztenean, grooming gerta daitekeela esaten da. Helduek gaztetxoekin irudi pornografikoak edo erotikoak partekatzen badituzte, sexu-harremanak izateko ahaleginak egin ahal dituzte gero. Kasu batzuetan, heldua adingabeari esaten dio topaketa bat egiteko. Adingabea topaketara badoa, heldua sexu-erasoa egiteko asmoarekin joan daiteke.
Irudi pornografikoak edo erotikoak partekatzea izaten da lehen urratsa, sexting delakoa, gero sexu harremanak izateko. Argazki intimoak eskatzea izaten da groomingaren beste ezaugarrietako bat.
Grominga delitu bat bezala hartzen da munduko hainbat legeditan, Protection of Children Against Abuse Through New Technologies txostenean, Europako Batzordea Kontseiluak kanpaina bat egin zuen groomingaren kontra. Gazteen aurkako indarkeria guztiak saihetsi nahi dira, baita baliabide teknologiko berrien bidez gauzatzen direnak ere.
Herrialde batzuek jadanik beren lege-hausteak badituzte eta beste batzuk, berriz, oraindik ez dira sartzen erreferentzian.
Beste teknika batean, pertsona helduak (groomers) lortu nahi duena gaztetxoaren kamera aktibatzea da, eta hortik, kameratik, adingabea berak jakin gabe espiatzea. Helduaren arma adin gabearen argazkiak edukitzea da, argazkiak dituenean gero eta hurbilago dago adingabearekin lehen hitzordua edukitzeko. Gaztetxoaren zenbait irudi intimo txantaje legez erabili ahal ditu pertsona helduak (groomerrak).
Groominga saihesteko gazteei ematen zaizkien aholkuak
aldatu- mezu sexualik edo pornografikorik aurkitzen badituzu zure mugikorrean ez onartu eta gurasoei esan,
- ez argitaratu argazki intimorik inoiz; ez zureak ezta lagunenak ere,
- erabili profil pribatuak gizarte-sareetan,
- argazki bat argitaratzen baduzu konprobatu ez dela oso intimoa eta gogoratu argazki hori jende askok ikusi ahal izango duela edozein egunetan,
- gizarte-sareetan ez onartu ezagutzen ez duzun jendea. Gogoratu 100 lagunetik gora baldin bazaude arriskatzen ari zela. Nekez ezagutzen du pertsona arrunt batek 100 lagunetik gora,
- Zure lagunak ez badute nahi ez argitaratu publikoki haien argazkia. Zaindu zeure irudi publikoa eta lagunena ere bai. Kontuz taldeetako argazkiekin,
- babestu zure ordenagailu eta interneteko konexioa duten gailu guztiak. Kontuz pribatutasuna beti zaindu behar da.
- Kontuz zure GPS lokalizazioa esaten duten apps horiekin. Datu oso pribatu bat publiko egiten ari zara horrelako baldintzak onartzerakoan,
- beti eduki pasahitz indartsuak; gutxienez zortzi karaktere, eta karaktere askotarikoak (letra xeheak eta larriak nahastu, zenbakiak, karaktere bereziak...)
Zer egin eraso baten aurrean
aldatu- Lortu laguntza. Kontu hauetan zuk baino eskarmentu handiagoa daukaten pertsonak egongo dira. Bila itzazu.
- Laguntza eskatu badizute, zuhurtzia eta lasaitasuna transmititu. Gogorra izaten da laguntza eskatzea kasu hauetan. Laguntzeko zu hautatu bazaituzte eskerrak eman, ez epaitu, biktima ez errudun sentiarazi eta laguntza gehiago bilatzeko bidea bilatu. Baldintzarik gabeko laguntza eskaini.
- Batu informazio objektiboa. Ez jarri zuzenean harremanetan erasotzailearekin. Ez eman abantaila hori. Ez ezabatu probarik, erasotzailearen kontra erabil litezke. Ez ezabatu profilik gizarte sareetan, ez ezabatu edukirik, elkarrizketarik...
- Ez onartu xantaiarik. Erasotzaileak guri buruzko informazio izugarria daukala uste badugu ere, xantaiari amore emanda egoera okertu besterik ez da egingo.
- Salaketa. Groominga delitu larria da. Eraso egin badigute laguntza eskatzea zaila egingo zaigu. Salaketa formala egitea are eta zailago. Baina pentsatu behar dugu erasotzaileei gogor egin behar zaiela aurre, sortzen duten kaltea ahalik eta azkarren moztu egin beharko dugula. Guk ez badugu egiten agian inork ez du egingo. Hurrengo biktimak, guk ez badugu mozten, gu baino ahulagoak izango dira agian...
- Bilatu laguntza profesionala. Hurbilekoen laguntza lortu eta gero, psikologoak, poliziarentzat lan egiten duten adituak etab. topa daitezke pixka bat arakatuz gero.
- Ez bazara biktima izan, eman baldintzarik gabeko laguntza biktimari. Lagundu esamesa gaiztoei-eta aurre egiten.
« | Eskola Jazarpena, ziberjazarpena HAUR ETA NERABEEN ARRETARAKO TELEFONOA: 116111 (Nazioarteko telefono zk. bateratua) ZEUK ESAN[2]
(Eusko Jaurlaritza - Familia Politika eta Aniztasuna). |
» |
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) PantallasAmigas. Internet Grooming: ciberacoso sexual a niños/as y adolescentes y su prevención. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ Zeuk Esan, .. «Zeuk esan, haurtzarorako eta nerabezarorako laguntza telefonoa - Eusko Jaurlaritza - Familia Politika eta Aniztasuna - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-24).