Giorgio Grassi

arkitekto italiarra

Giorgio Grassi (Milan, Italia, 1935eko urriaren 27a) arkitektoa da. Ikasketak amaituta, Casabella-Continuitá aldizkarian hasi zen lanean, eta Milango eta Pescarako arkitektura-eskoletako irakasle izan zen gero. Sari asko irabazitakoa da: Valentziako Arkitekto Eskolaren Saria (1985) eta Heinrich Tessenow Medaille in Gold (Hanburgo, 1992), besteak beste.

Giorgio Grassi

Bizitza
JaiotzaMilan1935eko urriaren 27a (89 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Carlos Martí Arís (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lantokia(k)Milan
Enplegatzailea(k)Polytechnic University of Milan (en) Itzuli
Potsdamer Platzeko bulego-eraikinak, Berlin.

Haren etxeek ezaugarri jakin batzuk dituzte, Le Corbusier maisu handiaren eraginpeko ezaugarriak, dudarik gabe: konposizioen arrazionalismoa, ertz biziak, kuboaren erabilera, forma bakunak. Arrazionalismo hori nabaria da, adibidez, Chietiko ikasle-egoitzan (Italia, 1976), edota Saguntoko erromatar antzokia berritzeko eta birgaitzeko lan eztabaidagarrietan. Antzokia herriaren goiko partean dago, muino baten gainean. Leku hura itxuraldatzeko, Grassik forma garbiko fatxada bat eraiki zuen hondakinen aurrean. Ingurua erabat aldatu bazuen ere, ez zuen hautsi antzokiaren lekunea, bere obra berritzailea aurreko eraikuntzarekin adosten baita, hala kolorearen eta formaren bidez nola kontzeptuaren bidez.

Lekuari egokitzeko eta hura aldatzeko modu hori erakutsi zuen berriro Iseo aintzirako etxebizitza batean (Italia, 1962): etxe laukizuzena da, aintziraren ertzean zehar luzatzen dena, forma garbiekin berriro ere. 1985ean, Xàtivako azoka berritzeko eta udal-museo bihurtzeko lanak egin zituen. Xàtivako azoka zaharberritzeko ere aurreko eraikuntzaren estetika errespetatu zuen, baina antzinako forma historikoak errepikatu gabe. Haren azkeneko lanen artean, aipagarriak dira, Italiako Pabiloia (Giardini di Castello, Venezia, 1988); Portako Voltako Liburutegia (Milanen, 1990) ; Valentziako Campus Berriko Liburutegia (1990-1998); eta Carme de Abaixo Eskola Publikoa (Santiago, 1992-1994), besteak beste.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu