Ghanako Inperioa
Ghanako Inperioa[1] (750 aldean - 1240 aldean) gaur egungo Maliren parte handienean eta Mauritaniaren hego-ekialdean hedatzen zen erresuma historikoa izan zen. Bertako Soninke herriak Wagadou deitzen zion baino europarrek eta arabiarrek Ghanako Inperioa izena jarri zioten, Ghana esaten baizitzaion erregeari. Inperioak Iparraldeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Europarantz zihoan gatz, urre eta boli merkataritza kontrolatzen zuen. Horrela aberasturik hedatuz joan zen eta merkataritza bide garrantzitsuen kontrola lortu zuen. Hiriburua Kumbi Saleh izan zen.
Ghanako Inperioa Wagadou | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
750 aldean – 1240 aldean | |||||||
Monarkia | |||||||
Ghana Inperioaren hedadura handiena | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Kumbi Saleh | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Soninkera, Mande hizkuntzak | ||||||
Erlijioa | Erlijio tradizionalak, islam | ||||||
Historia | |||||||
|
XI. mendean almorabideek inperioa inbaditu zuten. Denbora luze gabe soninkeek agintea berreskuratu zuten arren, erresumaren gainbehera hasia zen. 1240an Maliko Inperioan sartu zen.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |