Gertrude Käsebier
Gertrude Stanon (1852-1934) edo Gertrude Käsebier (bere senarraren abizena hartuta) argazkilari estatubatuar bat izan zen. Ezagun egin zen argazkigintzan amatasuna bezalako gaiak lantzeagatik, Ameriketako Estatu Batuetako jatorrizko herrietako pertsonen erretratuak egiteagatik eta argazkilaritzan emakumeen parte hartzea sustatzeagatik.[1]
Gertrude Käsebier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gertrude Stanton |
Jaiotza | Des Moines, 1852ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1934ko urriaren 12a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta artista |
Kidetza | Photo-Secession (en) |
Mugimendua | piktorialismoa |
1890eko hamarkadan hasi zen argazkigintza lantzen, bere 3 seme-alabei argazkiak ateraz. 1894an hainbat hilabete igaro zituen Europan (Alemania eta Frantzian) argazkiaren kimika eta pintura ikasten. 1895ean Brooklyn-era itzuli zen, bere familiarekin elkartu zen eta argazkilari profesional moduan lan egiten hasi zen. Urtebete beranduago Samuel H. Lifshey-en estudioan hasi zen lanean laguntzaile moduan, besteak beste familiako ekonomiari laguntzeko, bere senarraren gaixotasun baten erruz nahiko ahulduta baitzegoen.[2]
Argazki galeria
aldatuHona hemen Gertrude Käsebier-en hainbat lan.
-
Miss N
(Evelyn Nesbit), 1903 -
Clarence White Sr.,
1897-1910 -
Blessed Art Thou among Women, circa 1899 -
Portrait of Alfred Stieglitz, 1902 -
Auguste Rodin, 1905 -
Chester Beach, 1910 -
Portrait of George Luks, circa 1910 -
John Murray Anderson, circa 1914-1916 -
Yoked and Muzzled Marriage, circa 1915 -
Rose O'Neill, circa 1907 -
Portrait of Robert Henri, circa 1907 -
Indian Chief, circa 1901 -
The Manger, circa 1899 -
The Red Man, 1903
Erreferentziak
aldatu- ↑ L., Michaels, Barbara. (1992). Gertrude Käsebier : the photographer and her photographs. H.N. Abrams ISBN 0810935058. PMC 24065685. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ Ambassadors of progress : American women photographers in Paris, 1900-1901. Musée d'Art Américain Giverney in association with the Library of Congress, Washington, D.C. 2001 ISBN 0932171222. PMC 47658839. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).