German Rodriguez
German Rodriguez Saiz (Iruñea, Nafarroa, 1954 edo 1955 - ibidem 1978ko uztailaren 8a) Liga Komunista Iraultzailea (LKI) ezkerreko prestakuntza erradikaleko militantea izan zen. 23 urterekin 1978ko Sanferminetan poliziak hil zuen ezkertiar ekintzaile gaztea izan zen.
German Rodriguez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1954 edo 1955 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1978ko uztailaren 8a (23 urte) (22/23 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Liga Komunista Iraultzailea |
Ibilbidea
aldatuGazte-gaztetik hasi zen militantzia politikoan; Hemen eta Han mendi taldetik ETA erakundera pasa zen, artean ikasle zela. Seigarren asanblada gertatu zenean, korronte horren alde egin zuen eta hainbat ardura izan zituen sextakoen artean, geroago Liga Komunista Iraultzailera batu zen erakundean. Iruñerrian 1973an izan zen greba orokorrean buru belarri aritu zen eta urte horretako ekainaren 20an lehen aldiz atxilotu zuen poliziak. Hainbat hilabetez preso egon ondoren, Bilbon ibili zen denbora batez propaganda klandestinoa egiten eta Franco hiltzean Iruñera bueltatu zen. Buruzagitza politikotik aldendu zen arren, ikasle eta auzo mugimenduetan lanean jarraitu zuen German Rodriguezek.
1978ko Sanferminetako gertaerak
aldatu1978ko uztailaren 8an polizia Iruñeko zezen plazara sartu zen, amnistiaren aldeko pankarta bat zabaldu zela aitzakia hartuta. Poliziak 150 zauritu baino gehiago utzi zituen egun hartan, horietako 11 balaz, eta 23 urte zituen German Rodriguezen heriotza.[1][2][3][4]
Eraso gogor horren ostean istilu larriak izan ziren hirian barrena. German Rodriguez istilu horietan hil zen poliziaren bala batek buruan jo zionean, Karlos III.a etorbidea eta Orreaga kalea gurutzatzen diren lekuan. Hilketa horrek eragin nabarmena izan zuen hurrengo egunetan Euskal Herri osoan. Haren heriotzagatiko protestetan, Astigarragako Joseba Barandiaran Urkola gaztea Donostian hil zen egun batzuk geroago.
Iruñeko peñek eta hainbat elkartek antolatuta, urtero uztailaren 8an German Rodriguezen oroitarrian omenaldia egiten zaio hil zuten lekuan. Bertan hilarri bat dago gertaera hura gogoratzeko eta duela gutxi Iruñeko Udalak kendu egin bazuen ere, udalbatzak eta herritarren oposizioak monumentua berriz jarrarazi zuten.[5]
78ko Sanferminak plataforma
aldatu78ko Sanferminak plataforma memoria historikoa berreskuratzeaz arduratzen da. Plataforma horren bultzatzaileetako bat izan zen Presen Zubillada Auzak 78ko San Ferminetako gertaerak zirela eta, 2019an Iruindarra telebistan hauxe adierazi zuen: [6]
78ko gertaerak trantzisioan kokatu behar dira. 1975etik 1980era egoera lasgarri asko gertatu ziren estatu espainiarrean. Euskal Herrian, besteak beste, 1976ko martxoaren 3ko gertaerak, 1977ko Amnistiaren astean (polizien balengatik erailak) eta 1978ko San Ferminetako gertaerak daude. San Ferminetako gertaeren aurretiko egoerak eragina izan zuen gertaeretan. 1978ko maiatzaren 1ean manifestazioa indartsua izan zen eta poliziak bortizki egin zuen eraso. Maiatzean bertan, ETAk polizia armatuaren arduradunaren kontrako atentatuan erail egin zuen. Fakzistak kalera atera zkiren jendea beldurtzeko eta liskarrak egon ziren. Liskar horietan guardia zibil bat labankada batez zauritua izan zen, eta osasun egoera konplikatua zuenez, hil egin zen. Liskar horien ondorioz atxiloketak egon ziren Iruñean. Zubillagaren ustez, biolentzia erabili zen herritarrek zuten askatsun gosearekin bukatzeko.[6] 1978ko San Fermin hprietan ohi baino polizia gehiago zegoen Iruñean. Plazan 20.000 bat lagun zeuden. Testigantzek eta batu ziren frogen arabera, 5.000 gomazko pilota, 1.000 ke-pote eta 100 bala bota zirela baiezta daiteke. 200 pertsona zauritu izan ziren, balaz 7 lagun. Epaileek 3 sumariotan banatu zituzten: Germán Rodríguez Saizen hilketa, kaleko istiluak eta zezen plazako gertaerak. Baina, ez zuten inolako ikerketa zehatzik jarraitu, ez zuten eskatu eta nahi ere, ez zuten nahi inolako frogarik aurkeztea. Peñen batzordeak dosierra prestatu zuten testigantza (milatik gora) eta guzti. Gertaera horiek erantzukizun gabe geratu dira. 78ko plataformako kideok egia, justizia eta ordaina eskatzen dugu. [6]
Aintzatespenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Eulixe. (2021-07-08). «La Policía en los Sanfermines de 1978: "No os importe matar"... y mataron» Eulixe (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Katalanez) «Germán Rodríguez Saiz» Sàpiens (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Germán Rodríguez muere por un disparo en los Sanfermines de 1978» La Vanguardia 2018-07-06 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) TORRE, IOSU DE LA; baraza. (2013-07-07). «Germán Rodríguez, otro crimen de la transición» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-14). «Fallece en Iruñea Presen Zubillaga, militante feminista y de la memoria histórica» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-14). «Fallece en Iruñea Presen Zubillaga, militante feminista y de la memoria histórica» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) CUARENTA AÑOS DEL ASESINATO DE GERMÁN RODRÍGUEZ – El Paseante. 2018-07-06 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).