George Jackson
George Jackson (Chicago, Illinois, 1941eko irailaren 23 - San Quentingo Espetxea, Kalifornia, 1971ko abuztuaren 21a) militante beltza eta ekintzaile estatubatuarra izan zen, Pantera Beltza Alderdiko kide. 1960an espetxeratu zuten 18 urterekin gasolindegi batean 70 dolar lapurtzeagatik, eta espetxean bertan marxista iraultzailea bihurtu zen, Pantera Beltzetan sartuz. San Quentingo Espetxean goardiek tiroz erail zuten.
George Jackson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1941eko irailaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Quentin, 1971ko abuztuaren 21a (29 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | autobiografialaria |
Kidetza | Pantera Beltza Alderdia |
Ospe handia hartu zuen bere idazkiekin, non Estatu Batuetako preso beltzen zoritxarreko esperientziak argitara atera zituen. Izan ere, espetxe hauetako goardia zuri arrazistek zentzumen-gabezia, isolamendu osoa, zaintze konstantea, muturreko indarkeria eta irainak bezalako taktika ankerrak ezartzen zizkieten preso beltzei.