Gazte Komunistak
- Artikulu hau Euskal Herriko Gazte Komunistak erakundeari buruzkoa da, izen bereko beste taldeetarako, ikus Gazte Komunistak (argipen orria)
Gazte Komunistak (GK) Euskadiko Partidu Komunistaren gazte erakundea da;.[1] kapitalismoaren suntsiketa, sozialismoa eta komunismoaren ezarpena aldarrikatzen duena, klaserik edo edozein motako zapalkuntzarik gabeko gizartearen alde.
Gazte Komunistak (GK) | |
---|---|
Idazkari nagusia | Lara Montilla |
Sorrera | 1999 |
Egoitza nagusia | Bilbo |
Ideologia politikoa | komunista, feminista, errepublikarra, marxista, marxista-leninista. |
gaztekomunistak.org |
Egun UJCEn (Espainiako Gazteria Komunistaren Batasuna) dago integraturik.[2]
Bere jarduera eremua Hego Euskal Herrian, hau da, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldeak dira, non euren militanteak ikasketa zentro, lantoki, auzo eta herrien inguruan antolatzen diren.
Estatu mailan, eta Espainiako Alderdi Komunistako federazioetako gazte-erakunde gehienak ez bezala, Gazte Komunistak ez zegoen UJCEn federatuta, Euskal Herrian haren erreferente gisa jarduten bazuen ere. Hala ere, 2015eko irailaren 5ean Integrazio Biltzarra egin zenetik, Gazte Komunistak UJCEko kide izatera pasa ziren, hura osatzen duten lurraldeetako bat gehiago bezala. Gaur egun, beraz, Gazte Komunistek formalki UJCE bezala jokatzen dute Euskal Herrian.[2]
2013an Bilbon ospatu zen V. Biltzarrean, Fernando Atxa historialari gaztea erakundeko Idazkari Nagusi bezala aukeratua izan zen.
2016ko uztailaren 3an, Santurtzin, Gazte Komunistak elkarteak bere lehen "Bueltako Konferentzia" egin zuen, UJCEn integratutako erakunde gisa. Bertan, UJCEren XIII. Kongresutik ateratako tesiak euskal errealitatera egokitzeaz gain, Gazte Komunisten Batzorde Nazional berria aukeratu zuten, eta Aritz Rodríguez Galán gasteiztarra Gazte Komunisten idazkari politiko berri bezala izendatu zuten, Fernando Atxa ordezkatuz.
2019ko uztailaren 21ean, Santurtzin, UJCEren antolaketa-eredua finkatuta zutelarik, Gazte Komunistak UJCEk egindako XIV. Kongresuaren tesiak Euskal Herriko errealitatera egokitu zituen, eta bere Bitarteko Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, Lara Montilla odontologo gaztea erakundearen idazkari politiko hautatuz –Erakundearen historian leku hori hartu duen lehen emakumea– Aritz Rodriguezen ordez.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu