Gatzarria
Gatzarria (iturri batzuetan, Gotzaria)[1] Zuberoan dagoen kobazuloa da, Züharako Hargagne mendian dagoena. Lehenengo indusketak Georges Laplacek 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1976 artean egin zituen[2].
Gatzarria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Zuberoa |
Herria | Ozaze-Zühara |
Koordenatuak | 43°8′14″N 0°55′5″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 290 |
Bisitagarria | ez |
Margoak | bai |
Aztarnak | bai |
Aurkikuntzak
aldatuGatzarriako aztarnategiko Cbci-Cbf mailan (Antzin Aurignaciar aldia), giza hagin bat aurkitu zuten. Beraz, aipatutako aztarna horien guztien arabera Euskal Herrian Goi Paleolito aroko giza aztarna gehienak Isturitzeko (Nafarroa Beherea) aztarnategian aurkitu zituzten. Haitzulo horretan (E. Passemardek eta R. eta S. de Saint-Périerrek indusi zuten, hurrenez hurren) ehunen bat gizaki aztarna topatu dira; aztarna horiek bederatzi multzotan banatu ohi dira, kronologikoki aldi desberdinei dagozkienak, Aurignaciar aldi tipikoa, Gravettiar, Solutrear eta Magdaleniar aldiak hartzen dituztenak.
Protoaurignaciar, Châtelperroniar eta Mousteriar aroko aztarnak ere baditu[3].
Aipagarria da, bestalde, giza aztarna horien artean garezur eta masailezur kopurua handiagoa izatea beste hezur luzeagoak eta giltzadurak baino, azken horiek baitira ondoen irauten duten giza hezurrak (dena dela, kopuru desberdintasun horretatik ezin atera daiteke ondoriorik, izan ere, indusketetan argi eta garbi gizakien aztarnak zirenak soilik jaso ziren segur asko).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskara: info panela, zintzilkarioak, Gotzaria, Ozaze-Zühara. 2023-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- ↑ Ready, Elspeth. (2013). «Neandertal foraging during the late Mousterian in the Pyrenees: new insights based on faunal remains from Gatzarria Cave» Journal of Archaeological Science (Stanfordeko Unibertsitatea) (40): 1568-1578..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Sáenz de Buruaga, Andoni. (1991). El Paleolítico Superior de la Cueva de Gatzarria (Zuberoa, País Vasco). Instituto de Ciencias de la Antigüedad, 426 or. ISBN 8475853463..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/9/1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Sáenz de Buruaga, Andoni. (1987). «Le problème de la dynamique évolutive à Gatzarria : structure et processus» Dialektikê. Cahiers de typologie analytique: 27-44. doi: . ISSN 1169-0046..
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |