Fusobacterium
Fusobacterium generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Bazilo hauek luzeak dira, eta haritsuak (harizpiak eratzen dituzte). Anaerobio hertsiak dira eta ez dute esporarik sortzen.
Fusobacterium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fusobacteriati |
Filuma | Fusobacteriota (mul) |
Klasea | Fusobacteriia (mul) |
Ordena | Fusobacteriales |
Familia | Fusobacteriaceae |
Generoa | Fusobacterium [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Vincenten angina |
Ahoan eta hestean bizi ohi dira, ingurune anaerobioetan (esaterako, ahoko zirrikituetan, heste lodiaren oxigenorik gabeko tokietan...).
Fusobacterium-en ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
- anaerobio hertsiak (O/H: -/+)
- katalasa (-)
- ez dute zitokromorik
- gluzidoak hartzitzen dituzte azido butirikoa sortuz.
Fusobacterium necrophorum-ek Borrelia bakterioarekin elkartzen denean Vincent-en angina eragiten du, ahoko infekzio bat, hortzoiak jotzen dituena. Honetaz gain, bakterio horrek Lemierren gaitza ere sor dezake, zainen tronbosi larria, eztarriko infekzio baten ez-ohiko konplikazioa dena.