Fuji mendiaren Hōei erupzioa

Fuji mendiaren Hōei erupzioa (japonieraz: 宝永大噴火 Hōei dai funka?) 1707an (Hōei aroko laugarren urtea) gertatu zen, abenduaren 16an hasi eta urtarrilaren 1a arte iraun zuen.

Fuji mendiaren Hōei erupzioa
Hōei kraterra erakusten duen Fuji mendiaren ikuspegia
SumendiaFuji mendia
Data1707ko abenduaren 16a-1708ko urtarrilaren 1a
Erupzio-motaPliniarra
KokapenaJaponia
VEI5

Fuji mendiak historian zehar hiru ikaragarrizko erupzio pairatu ditu: birritan Heian aroan (Enryaku eta Jogan erupzioak) eta behin Edo aroan (artikulu honetako Hōei erupzioa).

Nahiz eta labarik jaurti ez zuen, Hōei erupzioak sumendi-errauts kopuru itzela bota zuen, sumendiaren inguruko leku zabalen gainean sakabanatuta, Fuji menditik ia 100 kilometrotara dagoen Edo hirira iritsiz (gaurko Tokio).[1] Errauts kopurua 800.000.000 ingurukoa zenbatetsi zuten.

Erupzioa Fuji mendiaren hego-mendebaldeko aldean gertatu zen, eta hiru tximinia berri sortu zituen, 1., 2., eta 3. Hōei-tximiniak izenekoak.[2] Gaur arte hauxe izan da Fuji mendiaren azken erupzioa.

Hondamendi sekundarioak

aldatu

Hōei erupzioaren hurrengo urtean, Sakawa ibaia gainezkatu zen sumendi-errautsaren jalkinaren ondorioz.

Sumendi-hondar jausiek Fuji mendiaren ekialdeko soroak zabal-zabal estali zituzten. Soroak berreskuratzeko nekazariek sumendi-hondakinak zabortegiratu eta hondar-tontorrak egin zituzten. Euriak hondar-tontorrak zabortegietatik ibaietara behin eta berriro eroan eta ibai batzuen sakonera gutxitu zuen. Batez ere Sakawa ibaian sumendi-errauts kopuru handiek han-hemenka behin-behineko dikeak sortu zituzten. Hōei erupzioaren hurrengo urteko abuztuaren 7 eta 8ko euri-zaparradek sumendi-errauts eta lokatzaren olde bat sortu eta dikeak apurtu zituzten Ashigara lautada urpetzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. Titsingh, Isaac. (1834). Annales des empereurs du japon. , 416 or..
  2. Smith, Henry D.. (1988). Hokusai: One Hundred Views of Mt. Fuji. New York: George Braziller, 197 or. ISBN 978-0-8076-1453-2..

Kanpo estekak

aldatu