François Quesnay (Méré, Yvelines, 1694ko ekainaren 4Versailles, 1774ko abenduaren 16) frantziar mediku, kirurgialari eta ekonomialari bat da, eskola fisiokrataren aitzindaria. Ekonomiari buruzko bere ideak Tableau économique izeneko bere lan ospetsuan azaltzen dira.

François Quesnay

Bizitza
JaiotzaMéré1694ko ekainaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVersailles1774ko abenduaren 16a (80 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, ekonomialaria, medikua, entziklopedista, zirujaua, naturalista eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakKonfuzio
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
MugimenduaEskola fisiokratikoa

Bizitza

aldatu

Versaillesetik gertu dagoen Méré izeneko herri txiki batean jaio zen. Bere aita merkatari txiki bat zen eta familiak lur zati ere bazuen. François 13 seme-alabetatik zortzigarrena izan zen. Eskola-hezkuntzarik hartu ez zuen hartu eta horrela, 10 urte bete arte ez zuen irakurtzen ikasi. Medikuntzarako interesa piztu zitzaion eta 1711an Parisera joan zen medikuntza eta kirurgia ikastera. Bertan Descartes eta Malebrancheren lanak irakurri zituen. Malebrancheren De la recherche de la verité lana eragin berezia izan zuen berarengan. 1717an Jeanne-Cathérine Dauphinekin ezkondu eta lau haur izan zituzten, baina horietatik bik bakarrik iraun zuten bizirik. Mediku gisa, ekarpen interesgarriak egin zituen. 1736. urtean Essai physique sur la oeconomie animale izeneko bere lehen lana argitaratzen du. Medikuntza titulu ofiziala ez zuen 1744 urtera arte lortu, baina lehenagotik ospetsua zen eta horrela Villeroyko dukearen mediku postua lortu zuen. Geroago, 1749 urtean Madame de Pompadourren mediku bilakatzen da. Luis XV handiki izendatzen du 1752. urtean, Dauphin semea bere laguntzaz sendatu eta gero. Erregeak eman zion diruari esker ere, Blaise-Guillaume bere semearentzat etxalde bat erosi zuen Minervois Frantzia hegoladeko eskualdean. Geroztik, Versallesen igaroko zuen bere bizitza guztia.[1] Emandako zerbitzuen ordainetan, noblezia-tituluak eta lursailak lortu zituen. Lursailak kudeatzeko, arazo ekonomikoez hausnartu behar izan zuen, eta arlo horri garai hartako medikuengan ohikoa zen ikuspegi zientifiko-fisiologikoa aplikatu zion; zehazki, zirkulazioarekin lotutako alderdietan oinarritu zuen azterketa.

Versallesen D'Alembert, Buffon, Condillac, Nicolas de Condorcet, Diderot eta Claude-Adrien Helvétius ilustratu eta entziklopedistak ezagutzen ditu. Encyclopédie izenekoarentzat idatzi zituen Hommes (Gizonak), Fermiers (Baserritarrak) eta Grains (Garauak) izenburuko artikuluak besteak beste. Artikulu hauetan bere pentsamendu ekonomikoaren oinarriak agertu zituen, nekazaritza produit net (produktu garbia) edo aberastasuna sortzeko oinarria zela adieraziz.

1757an Quesnayk Victor Riquetti Mirabeauko markesa ezagutzen du. Populazioaren tamaina kezka nagusitzat zuen markesaren iritzia aldarazi zuen Quesnayk, nekazaritza ekonomiaren oinarrian zegoela defendatuz. Horrela, Mirabeauko markesa Quesnayren ideien bultzatzaile nabarmena bihurtzen da. Une horretatik, eskola fisiokrata sortua dela esan daiteke. Bere pentsaera ekonomikoa Tableau économique lanean garatu zuen, ekonomiaren eskola fisiokrataren lan adierazgarrienetakoa dena.

 
Tableau economique, 1965
  • Essay physique sur l'économie animale, 1736
  • Evidence, Encyclopédie delakoaren barnean, 1756
  • Fermiers, Encyclopédie delakoaren barnean, 1756
  • Grains, Encyclopédie delakoaren barnean, 1757
  • Droit naturel, 1765
  • Intérêt de l'argent, Journal de l'Agriculture izenekoan, 1766
  • Du commerce, 1766
  • Despotisme de la Chine, 1767
  • Impôts, 1902
  • Hommes, 1908

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) The New Palgrave Dictionary of Economics: Quesnay, François.