Fiona MacDonald (telebista aurkezlea)

Fiona MacDonald (Blackall, Queensland, 1956 edo 1957 – 2024ko urriaren 3a) australiar telebista aurkezlea izan zen[1].

Fiona MacDonald (telebista aurkezlea)
Bizitza
JaiotzaBlackall (en) Itzuli1957ko maiatzaren 27a
Herrialdea Australia
Heriotza2024ko urriaren 3a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, Ardozaina eta kazetaria

IMDB: nm0531713 Twitter: winechronicles Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

MacDonald Blackallen jaio zen, Queensland estatuan. Jacki McDonald telebista aurkezlearen ahizpa zen[1].

Queenslandeko tokiko telebistan agertu zen, telebista nazionaleko saioetan hasi baino lehen, haurrentzako Wombat saioan eta It's a Knockouten Australiako bertsioan barne[1][2]. It's a Knockout utzi ondoren, ardoan aditu bihurtu zen[1].

1990eko hamarkadan ezkondu zen eta bi semeen ama zen[1].

2021eko azaroan, alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten. Gaixotasun horrekin izandako esperientziaz Australian Storyko 2023ko urriko atal batean hitz egin zuen. 2024ko urriaren 3an hil zen, 67 urte zituela[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f (Ingelesez) «Former children's TV host Fiona MacDonald dies aged 67 after motor neurone disease diagnosis» ABC News (Australian Broadcasting Corporation) 2024-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  2. (Ingelesez) Taylor, Beth. «It's a Knockout» National Film and Sound Archive (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Australiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.