Ferrovial eraikuntza enpresa espainiarra da. 1952an Rafael del Pino, Madrilen sortua. Azken urteetan eraikuntzaz gain bestelako sektoreetan ere aritzen da, esaterako zerbitzu, autobideen kudeaketa eta aireportuen kudeaketan. Higiezinen inguruko iharduerak gutxituz joan dira, etxebizitzaren boom-ak ekar lezakeen beherakadak Ferrovial harrapa ez zezan. Hau da, Ferrovialek dibertsifikatu egin du, etorkizuneko arrisku potentziala gutxitzeko.

Ferrovial
Datuak
Izen ofiziala
Ferrovial S.E.
Motanegozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreagarraioa
HerrialdeaHerbehereak eta Espainia
Jarduera
Honen parteIbex 35
Eskumendekoak
Enplegatuak95.978 (2018)
Agintea
LehendakariaRafael del Pino Calvo-Sotelo (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaIgnacio Madridejos
Egoitza nagusi
Legezko formaSocietas Europaea
JabeaRafael del Pino Calvo-Sotelo (en) Itzuli eta Maria Del Pino y Calvo-Sotelo (en) Itzuli
Balore-burtsaMadrilgo burtsa
Historia
Sorrera1952
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: ferrovial Instagram: ferrovial Edit the value on Wikidata

Eskumendeko enpresak

aldatu

Autobide eta aparkalekuen eraikuntza eta kudeaketan aritzen den eskumendeko enpresa bat dauka Cintra deritzana. Cintrak hainbat autobide kudeatzen ditu Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Horrez gain, Espainian hainbat aparkaleku kudeatzen ditu.

British Airport Authority edo BAA erosteko eskaintza 2005eko amaieran aurkeztu zuen Ferrovialek. Eskaintzak guztira 10.000 milioi librako balioa eman zion BAAri. Gaur egun Ferrovialek akzioen gehiengoa kontrolatzen du. BAAk Londresko eta Ingalaterrako beste hainbat aireportu kudeatzen ditu. Horrez gain, Suitzako aireportuetan ere badu presentzia Ferrovialek.

"Tube Lines limited" enpresan ere partaidetza du Ferrovialek, Amey eskumendeko enpresaren bitartez. Tube Lines Limited Londresko metroaren mantenu lanetaz arduratzen den enpresetako bat da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.