Fernando Urkia
Fernando Urkia (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1896ko apirilaren 16a – Erroma, Italia, 1959ko martxoaren 19a) elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoan, Argentinako Salta hiriko apezpiku izatera heldu zen.
Fernando Urkia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arbizu, 1896ko apirilaren 16a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Erroma, 1959ko martxoaren 19a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, idazlea eta musikagilea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatuAltsasun eta Oñatin ikasi ondoren apaiztu zen. Hasieratik musikan interesaturik, konpositorea eta organo-jotzailea izan zen. Euskaltzalea, Euskal Esnalea aldizkarian idatzi zuen. Gerrarekin batera Argentinara bidali zuten. Han, Salta hiriko apezpikua izan zen. Europara bueltatuta, Erroman hil zen, 1959an.
Obra
aldatuMusika konposizio asko utzi digu eta baita ere euskaraz idatzitako artikulu ugari. Lau antzerki lan idatzi zituen:
- Ilargi bete (1928)
- Aralar mendian, 1934ko martxoan Antzerti aldizkarian argitaratuta.
- Iñauteriaren eriotza, eta
- Uribarriko sorgiña.