Fernando Artola

euskal idazlea

Fernando Artola Sagartzazu (Hondarribia, Gipuzkoa, 1910eko otsailaren 14a - Hondarribia, 1983ko otsailaren 3a), izengoitiz Bordari, euskal idazlea izan zen. Txomin Artola kantautorearen aita eta Urbil Artola musikariaren aitona izan zen, bai eta bere semearekin batera Txakurraren partia abestiaren hitzen egilea ere.

Fernando Artola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Artola Sagartzazu
JaiotzaHondarribia1910eko otsailaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia1983ko otsailaren 3a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Bordari

Inguma: fernando-artola-sagarzazu-bordari-1910-1983 Literaturaren Zubitegia: 291

Biografia

aldatu

Hamaika senideen artean laugarrena zen eta txiki-txikitatik Elizari erakutsio zion lotura ez zuen inoiz galdu. Hamaika lanetan aritu zen, hala nola, sukaldari, banketxe bateko mandatu mutil... Abertzale eta euskaltzale sutsua izan zen eta 1931. urtean EAJ-ko alderdikide egin zen. 1933. urtetik aurrera berak ordezkatu zuen Hondarribia alderdiaren batzar guztietan.

Garai hartarako hasia zen zenbait egunkari eta aldizkaritan idazten, hala nola, El Bidasoan, Argian... baina gerra piztu zelarik jarduera hori errotik moztu zen. 1936. urtean Iparraldera alde egin zuen, gerra zela-eta. Bertan Belokeko komentuko ateak zabaldu zizkion Hondet Abade hendaiarrak. Belokeko abadia guztiz erabakiorra gertatu zen Bordariren bizitzan. 1939. urtean Hondarribiko portura iritsi zelarik, atxilotu eta kartzelan pasa zuen aldi labur bat. Kartzelatik atera ondoan, aliatuen alde aritu zen lanean klandestinitatean.

1950. urtean hasi zen berriro idazten El Diario Vasco egunkarian kolaboratzaile gisa, euskal gaiak lantzen. Garai hartan hasi zen Bordari sinatzen, lehendik beste izezen batzuk erabili izan zituen arren: Fedea, Ipar haize... Urte haiek izan ziren bere bizitza literarioan oparoenak, euskarazko argitalpen ia denetan aurkituko dugularik bere lanaren bat: Arantzazu, Olerti, Bidasoan.

Bordarik asko maite zuen bere ama hizkuntza eta beti saiatu zen bere herriko hizkera azalarazten. Bera izan zen Olentzero eta eguberri kantuen lehiaketaren sustatzailea eta Hondarribiko marinelen hitzak bildu zituena. 1961. urtean euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Artikuluak idazteaz gain, poema eta bertso ugari ere ondu zituen. Bestalde, oso mintzalari maitatua izan zen, bere hitzaldiak erudizio, ironia eta umorez beterik baitzeuden. Bertsolaritzan ere ekarpen ugari egin zituen eta berari zor diogu gaur egun bertso txapelketetan kartzelako lana deitzen den ariketa. Bertsolarien profesionaltasuna aldarrikatzen ere, bera izan zen lehenbizikoa. Bertso txapelketa ugaritan epaile aritu zen makina bat aldiz.

Narrazioa

aldatu

Poesia

aldatu

Bertsoa

aldatu

Kanpo loturak

aldatu