Felix Markiegi
Felix Markiegi Olazabal (izengoitia: Peli Markiegi edo Markiegi´tar Peli ; Deba, Gipuzkoa, 1905eko irailaren 23a - Bahia Blanca, Argentina, 1946ko abuztuaren 6a) gipuzkoar olerkari eta antzerkigilea izan zen.
Felix Markiegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1905eko irailaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bahía Blanca, 1946ko abuztuaren 6a (40 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, apaiz katolikoa eta idazlea |
Izengoitia(k) | Peli Markiegi eta Markiegi´tar Peli |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatuComillasen egin zituen eliz ikasketak eta 1930ean apaiz egin zen. Argentinara jo zuen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean: bere bi anaia, Jose idazlea eta Polentzi Debako alkatea biak exekutatu zituzten frankistek eta bazuen beraz, motiborik, erbesteratzeko.
Argia, Yakintza eta Buenos Airesko Euzko Deya agerkarietan idatzi zuen. Seme Ondatzaillea da Markiegiren antzerkilan nagusia, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena, 1936an. Harenak dira, halaber, Eukaristiaren martiri, antzerkia eta Ama onaren abestia (1959), Jaunaren ots biguña (1959) eta Otoitza (1959) olerkiak.
Lanak
aldatuPoesia
aldatu- Latsurregitarrak (2005, Hiria)
Antzerkia
aldatu- Seme ondatzaillea. Lau ekitalditan (1936, López Mendizabal)
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.