Fabrizio del Carretto

Fabrizio drl Carretto (Finale Ligure, 1455Rodas, 1521eko urtarrilaren 10a) Jerusalemgo San Joan Ordenaren 43. Maisu Handia izan zen 1513tik hil zen arte.

Fabrizio del Carretto

43. Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1513ko abenduaren 15a - 1521eko urtarrilaren 10a
Guy de Blanchefort - Philippe Villiers de L'Isle-Adam
Bizitza
JaiotzaFinale Ligure, 1455
HeriotzaRodas1521eko urtarrilaren 10a (egutegi gregorianoa) (65/66 urte)
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Finaleko markesaren laugarren semea eta Barnaba Adorno Genoako duxaren biloba izan zen. Bere anaia zaharrena Carlo Domenico del Carretto kardinala izan zen.

Gazte sartu zen Jerusalemgo San Joan Ordenan eta urte batzuk eman zituen Rodasen, 1491n Italiara itzuli eta Inozentzio VIII.a aita santuak Milango Gurutze Santuaren Tenpluko Santa Mariaren komandante izendatu zuen arte.

Antolatzaile trebea izan zen eta Genoan Ordenarako galerak erosteaz arduratu zen. 1500. urtean galeretako kapitain izendatu zuten. 1505ean Ordenako almirante eta Italiako hizkuntzako buruzagi bihurtu zen. 1512an Julio II.a Laterango V. Kontzilioan lagundu zuen.

513ko abenduan Maisu Handi izendatu zuten. Zazpi urteko agintaldian, Rodas eta Dodekanesoko beste uharte batzuk indartu zituen. Otomandar konkistaren aurretik Rodasen hil zen azken maisu handia izan zen.