Eztabaida gai batzuei buruz ikuspuntu, iritzi eta esperientzia desberdinak bateratzen dituen solasaldia da. Debatea, berriz, aurkako iritziak kontrajartzen dituen eztabaida mota bat da, arrazoi edo egia batera heltzea helburu duena; mutur horretara heldu gabe eztabaidak gai buruzko jarrerak argitzea du helburu, maiz iritzi desberdinak bateratu eta komunitatearen eraketan lagundu dezake ordea.[1] Hala ere, ez da ohikoa eztabaida baten ostean posturak bateratzea, eta gai batzuekin oso zaila ematen du, bereziki pertsonaren sinismenei eragiten dietenak. Adibidez, oso konplexua da eztabaidaren bidez kontsentsu batera heltzea erlijioei dagokion gaietan.

Emile Friant, Eztabaida politikoa, 1889.

Konposizio tipografikoa

aldatu

Eztabaida bat idatziz erakutsi nahi denean, ohikoa da lerro bakoitzean parte-hartzaile bakoitzak esandakoa agertzea, maiz marra batez markatua, « – » gisa. Eztabaidaren baitan iritzi bat eman behar bada, « » artean jarri ohi da.

Literaturan, parte-hartzaileen identifikazioa garrantzitsua izaten da, adibidez: «Urlia jaunak esan zuen: […] », « […] , gehitu zuen Urlia andereak.» Eztabaidan parte-hartzaile kopurua handia bada, hasieran jarri ohi da, antzerkigintzan egiten den bezala. Eztabaidaren laburpenaren akta bat baldin badago, orduan prosan adierazten da, adibidez: «Urliak esan du honako hau. Sandiak erantzun dio argudio honekin. Berendiak esan dio hori ez dela posible.»

Sarean, netiketa gordetzen ez duten eztabaidetan, maiz oihukatzen ari dela esateko LETRA LARRIAK erabiltzen dira.

Eztabaida antolatua: debatea

aldatu
 
Lau pertsona jendaurrean debatitzen.
Sakontzeko, irakurri: «Debate»

Debate iritzi kontrajarriak dituzten pertsonen arteko solasaldia da. Ezaugarri batzuk izaten ditu:

  • Debatea antolatua eta arautua da.
  • Aurretik adostutako gai nagusi bat izaten da eztabaidaren ardatza. Debatean parte hartzen dutenek, aldez aurretik, adostuta izaten dute debateko gai nagusia zein izango den. Gaitik noiz edo noiz apurtxo bat irtetea, digresioak egitea normaltzat hartzen bada ere, neurriz onartzen dira digresioak.
  • Debateetan parte hartzen dutenen artean rol batzuk markaturik egoten dira. Alde batetik, zenbat eta formalagoa izan debatea orduan eta ezinbesteago bihurtzen da moderatzaile bat egotea. Moderatzaileak partaideen artean hitz egiteko txandak banatzen ditu, digresio batzuk mozten ditu, errespetuzko arauak, batzuetan, gogora ekartzen ditu.
  • Debateak eztabaida formal eta arautuak diren heinean, ohikoa izaten da grabatzea (audio edo bideo formatu batean) edo bestela ohikoa izan da idazkari rola pertsona batek edo batzuk hartzea eta debatean esandakoak idatziz jasotzea. Esandakoaren transkripziori edo laburpenari, batzuetan akta estatusa ematen zaio.
  • Debatea ahozko diskurtso mota bat izanik, batzuk nolabaiteko paraleloa bilatu diote idatzizko testuen artean eta zenbait forotan ematen den eztabaida jaso eta arautuekin topatu dira antzekotasun handienak.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Comparing debate, discussion and dialogue» oregonstate.edu (Noiz kontsultatua: 2015-11-17).

Kanpo estekak

aldatu