Joseba Ezkurdia
Ezkurdia | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Joseba Ezkurdia Galarraga | |||
Jaiotza data: | 1991ko apirilaren 22a (33 urte) | |||
Jaioterria: | Arbizu (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Aspe | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,91 m | |||
Pisua: | 93 kg | |||
Debutatze data: | 2011ko abenduaren 28a | |||
Debutatze pilotalekua: | Beotibar pilotalekua (Tolosa) |
Joseba Ezkurdia Galarraga, pilota arloan Ezkurdia deituraz ezaguna (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1991ko apirilaren 22a), esku huskako pilotari profesionala da, aurrelaria, Aspe enpresakoa. 1,91 metro luze da, eta 93 kilo pisatzen du.[1] Hiru aldiz irabazi du Lau eta Erdiko txapelketa (2018, 2019, 2022), eta bitan Binakakoa (2018, 2020).
Kirol ibilbidea
aldatuAmateurren mailan 2010eko irailetik 2011ko abendura bitartean jokatutako hamalau txapelketetatik hamabi irabazi eta gero,[2] Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, 2011ko abenduaren 28an. Pilotari ikusgarria eta gai handikoa da; bereziki nabarmenak dira haren eskuin bolea bortitza, pilotari ematen dion abiadura bizia eta aurkarien pilotakada zailak defendatzeko gaitasun handia.[3][4]
2018ko apirilaren 9an, lehen titulu handia lortu zuen: Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun.[5][6] Ezkurdia izan zen finaleko jokalari hoberena.[7] 2018an ere, Lau eta Erdiko txapelketa irabazi zuen azaroaren 18an, Jokin Altunaren aurka. 2019an, berriro irabazi zuen Lau eta Erdiko txapelketa. 2020. urtean, haren laugarren finala jokatuta, laugarren txapela irabazi du Binakako Txapelketa Nagusian, Julen Martijarekin batera.[8] 2022ko Lau eta Erdiko txapelketan garaile atera zen, Jokin Altunari 22 eta 21 partida irabaziz.
Lorpenak
aldatuProfesionaletan
aldatu- Buruz Buruko Txapelketa Nagusian:
- Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian:
- Binakako Txapelketa Nagusian:
- 2018ko txapelduna, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun.
- 2020ko txapelduna, Julen Martija atzelaria lagun.
- Bigarren Mailako Buruz Buruko Pilota Txapelketan:
Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2022 | Laso | Ezkurdia | 22-07 | Nafarroa Arena |
Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2018 | Ezkurdia | Altuna III.a | 22-17 | Nafarroa Arena |
2019 | Ezkurdia | Altuna III.a | 22-16 | Nafarroa Arena |
2022 | Ezkurdia | Altuna III.a | 22-21 | Bizkaia pilotalekua |
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2018 | Ezkurdia - Zabaleta | Elezkano II.a - Rezusta | 22-9 | Bizkaia |
2020 | Ezkurdia - Martija | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | 22-13 | Bizkaia |
Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2012 | Jaunarena | Ezkurdia | 22-16 | Labrit |
Amateurretan
aldatu- 2011:
- Espainiako buruz buruko txapelduna.
- Munduko Kopako buruz buruko txapelduna.
- Elgeta Torneoko txapelduna.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ezkurdiaren fitxa, Aspe enpresaren webgunean.
- ↑ Jon ORMAZABAL: «Joseba Ezkurdia, atzelari gorputzeko aurrelari berria»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2011-12-28.
- ↑ Jon ESKUDERO TOLOSA: «Hori da hori bolea!»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-12-29.
- ↑ «Ezkurdia tiene trilita en su volea», Diario Vasco, 2012-01-10.
- ↑ «Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)» Berria 2018-04-08 (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2018-04-09). «La tormenta perfecta» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
- ↑ «Binakako txapela nafarra da» EITB.eus 2018-04-08 (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ «Ezkurdia eta Martija, txapelak jantzita» www.eitb.eus 2020-12-08 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).