Eugène Atget
Eugène Atget (Libourne, 1857ko otsailaren 12a - Paris, 1927ko abuztuaren 4a) frantziar argazkilaria izan zen.
Eugène Atget | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Eugène Auguste Atget |
Jaiotza | Libourne, 1857ko otsailaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1927ko abuztuaren 4a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta architectural photographer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Izengoitia(k) | Eugène Atget |
Zazpi urte zituenetik umezurtz, amaren aldeko aitona-amonek hazi zuten. Hainbat ofizio izan zituen: merkataritza-nabigazioan aritu zen, aktorea izan zen eta margotzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.
1888an egin zituen lehen argazkiak, eta 1890az geroztik argazkigintzan aritu zen profesionalki Parisen. Argazkigintza dokumentalaren aitzindaria izan zen. Parisko arkitektura eta kaleko eszenak dokumentatu zituen modernitatearen ondorioz desagertu aurretik. Argazki gehienak Berenice Abbottek argitaratu zituen Atget hil ondoren. Surrealistentzako inspirazio bihurtu zen, baina ez zen bizi izan arrakasta ezagutzeko.
Argazkiak
aldatu-
Biraderadun organo-jolea (1898)
-
Trapu-biltzailea, 1899
-
Au Tambour, 1908
-
Atgeten egongela, c. 1910
-
Jendea 1912ko apirilaren 17ko eguzki eklipsea ikusten
-
Prostituta zain, 1921
-
Grand Trianon, Versailles
-
Saint-Cloud, 1924
-
Hameau de la reine, Versailles, 1926
-
Avenue des Gobelins (1927)