Eskuizkribu
Eskuizkribua eskuz idatziriko testua edo idazlana da[1]. Argitalpen eta akademia-arloetan, argitaratzaileari bidalitako testua da, nahiz eta idazteko normalean idazmakina edo PC bat erabili.
Bertan agertzen den edukia edozein motakoa izan daiteke: idazkiak, kalkulu matematikoak, mapak, azalpenak edo ilustrazioak[2]. Eskuizkribuak formatu ugari izan daitezke: pergamino-biribilkiak, liburuak edo kodexak. Gutenbergek inprenta asmatu baina lehen eskuizkribuak ziren idazlan guztiak eta bere mezua helarazteko bide bakarra eskuz kopiak egitea zen. Kopia hauek egiten dituztenak eskribauak ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Eskuizkribu. .
- ↑ Clemens, Raymond eta Timothy Graham. Introduction to Manuscript Studies. Ithaca: Cornell University Press, 2008