Erikazeo
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaixka eta zuhaitz txikiz esaten da. Hosto bakun eta ia beti iraunkorrak, hodi- edo ezkila-formako loreak eta kutxatila-motako fruituak dituzte.
Erikazeoak (Ericaceae), edo ainarraren familia, landare loredunen baitako familia da. Gehienean zuhaixkak edo zuhaitz txikiak izaten dira. Familia kosmopolita, ugariagoa eskualde hotz eta epeletan, eta oso handia da: 4.000 espezie inguru ditu, 126 generotan banatuak[1]. Ezagunenetako batzuk ahabiak, azaleak, errododendroak, txilarrak eta gurbitzak dira.
Erikazeo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Ezaugarriak
aldatuHostoak gehienean iraunkorrak izaten dira, aldizkakoak edo bertizilatuak, bakunak eta estipularik gabeak. Lore gamopetaloak, hodi edo ezkila formakoak. Korola gehienean aktinomorfikoa da, baina Rhododendron generoko asko zigomorfikoak dira.[2]
Generoak
aldatu
Erreferentziak
aldatu- ↑ P. F. STEVENS: Ericaceae Angiosperm Phylogeny Website
- ↑ L. WATSON eta M. J. DALLWITZ: The families of flowering plants delta-intkey.com