Eneko Barberena
Eneko Barberena Mondragon (Arrasate, Gipuzkoa, 1983ko uztailaren 3a) euskal idazlea, aezkoar jatorrikoa. Zuzenbiden lizentziatua bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu zituen Gara egunkarian. Manex Agirrerekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. Anger musika taldearentzako hitzak ere egin zituen.
Eneko Barberena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1983ko uztailaren 3a (41 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
2004an Lurrunak ez du oraindik kristalik estali poema bilduma argitaratu zuen Gaztesarearekin. Liburu hau copyleft lizentziarekin argitaratu zuen. Liburu horretako poema bat (Dakar) Joseba Tapiak musikatu zuen Real Politik lanean.
2015eko udal hauteskundeetan EH Bildurekin aurkeztu zen alkatetzarako, ordutik zinegotzi moduan lan egiten du Arrasateko udaletxean.
2021eko urtarrilean (H)ilbeltza beka irabazi zuen Xukunetatik aldendu ahala liburua idazteko.
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk (2002, Apokaliftin Elkartea)
- Afrikanerrak (Elkar, 2019)
- Suak erreko ez balu (Txalparta, 2023)
Poesia
aldatu- Lurrunak ez du oraindik kristalik estali (2004, Gaztesarea). Copyleft lizentziarekin egindako liburua.
Horma zuriak
Mundua kolorez pintatzen saiatu ginenean,
zuok, mundu gris aseptikoa maite duzuenok,
makilkadez ordaindu zeniguten ahalegina.
Zuok, horma zuriak maite dituzuen horiek,
zer bilatzen duzue zehazki?
Zer bilatzen duzue, zuon polizia, epaile
eta kale garbitzaileekin?
Ez al duzue ulertu, urez garbitzen diren margoketek
harrian (eta herrian) arrasto sakona uzten dutela?
Ez al duzue ulertu loreak moztu daitezkeela,
baina udaberria ezin dela gelditu?
Ez al duzue ulertu, kale poeta eta margolariak
ezin direla isildu?
Ez al duzue ulertu, horma zuriak maite dituzuenok,
ez dela horma zuririk existitzen?