Ekonomialari

Ekonomista» orritik birbideratua)

Ekonomialaria ekonomian aditua den pertsona da. Fenomeno ekonomikoen kostuen eta onuren arrazoiak eta ondorioak aztertzen eta ikasten dituena. Horren bidez egiturak interpretatu eta ereduak eta legeak lantzen ditu. Ekonomialariaren arlo bereziaren arabera, izen hauek ere hartzen ditu: makroekonomialaria, mikroekonomialaria, finantzaria, eta abar. Bestalde, ekonomia ikerlaria izan daiteke, edo, bestela, ekonomia politikoa aplikagarri den eremuetan, kontzeptu eta teoria ekonomikoak erabiltzen edota garatzen dituen profesionala.

Joseph Stiglitz ekonomialaria, Davosko Ekonomiako Mundu Foroan, 2009an.

Beharrezko datu kualitatibo zein kuantitatiboak biltzen ditu, haien interpretazioaz, azterketa, diagnostiko eta analisiak egiteko asmoz. Ekonometria da beharrezkoak zaizkien estatistiken lanketa egiten duen sail ekonomikoa. Horri esker, ekonomialariak lege eta modelo ekonomiko baita teoria ekonomikoak eratzeko gai dira.

Ekonomialarien rola

aldatu

Erabaki gune (erakundeak) eta agintari politikoentzako (Estatu, Lurralde Elkargo) kontseilari rola betetzen dute ekonomialariek. Politika edo erreforma ekonomikoen gauzatzerako aholkularitza lana eramaten dute, hainbat helburu betetzeko asmoz: ekonomiaren funtzionamendua hobetu, aldaerei egokitu, ekoizpen helburuak bete edota aberastasun, ongizate, elkartasun, ekitate eta hazkunde iraunkorrari dagozkien banaketa segurtatu.

Espezializazioa

aldatu

Ekonomialariak, zientzia ekonomikoen eremu jakin batzuetan espezializatu ohi dira. Hauen artean, honako espezialitateak atzeman daitezke: adimen ekonomikoaren azterketa, ekonomia zaharraren azterketa, lan-merkatuaren azterketa, diru-politikaren azterketa, finantza-merkatuen azterketa, ekonomia geografikoaren azterketa, institutuen ekonomiaren azterketa, eta abar.

Lanbideak

aldatu

Ekonomialariek, ekonomiaren azterketa zentroetan, gobernu edo administrazio publikoetan (analisi zentro edo ministerioetan), bankuetan edo enpresa pribatuetan lan egin dezakete.

Medikuntza edo zuzenbide lanbideetan ez bezala, ekonomialaritza titulurik ez da existitzen (ikasketa formalizaturik ez da). Hala ere, bigarren graduko titulu baten jabe izatea, gutxieneko ezagupena da ekonomialari gisa lan egiteko.

Politikariek, ekonomialarien analisiak aintzat hartzen dituzte politika ekonomikoak eratzeko orduan. Horregatik dira hainbat politikari, ekonomian ikasiak: Raymond Barre, Jacques Delors, Pascal Lamy, Dominique Strauss-Kahn, Jacques Parizeau, Stephen Harper, eta abar.

Ekonomialarien diskurtsoen aniztasun eta desadostasunak

aldatu

Pentsaera aniztasuna

aldatu

Pentsaera ekonomikoaren hainbat korronte atzeman ditzakegu gaur egun. Komunismoaren erorketaren ondotik, ekonomiaren ikuspegi nagusiak (baina ez bakarrak), liberalismo ekonomikoa eta ekonomia soziala ziren. Liberalismo ekonomikoa, sistema ekonomiko aske eta kapitalistaren aldekoa zen. Ekonomia sozialak berriz, sistema ekonomikoaren erregulazio beharra eta merkatuaren funtzionamenduak eragindako kalteen konpontze aldera, politika ekonomikoen erabilera aldarrikatzen zuen.

Eztabaidaren atal nagusiak:

  1. Ekonomia orokorraren analisiaren abiapuntua: bata eskaintzaren teoriatik abiatzen zenean, besteak berriz, eskariaren teoria pribilegiatzen zuen.
  2. Diruaren rolaren analisia: 1960 urtetik goiti Milton Friedmanek bultzatutako doktrina monetarista alde batetik eta kredituaren doktrina bestetik.
  3. Erreferentziazko zerumuga: batak epe ertain eta luzera begirako, oinarrizko orekatze mekanismoa (eskola neoklasikoak garatua). Besteak aldiz, epe labur eta ertaineko, mekanismo keynesiarren erabilera (Keynesek zioen: «epe luzera, denak hilak gara»).

Hala ere, zientzia ekonomikoak etengabeko eraldaketa prozesu batean murgilduak dira. Politika ekonomikoak, denbora eta espazioaren arabera aldatzen doaz: korronte ekonomiko nagusien baitan edo alboan, joera ekonomiko berriak agertzen doaz:

  • Ekonomia klasiko berria eta sintesi neoklasikoa: Robert Lucas Jr, Finn E. Kydland, Edward C. Prescott, Robert Barro.
  • Ekonomia keynesiar berria eta sintesi neokeynesiarra: Joseph Stiglitz, George Akerlof, Gregory Mankiw, Stanley Fischer, David Romer.
  • Korronte ekonomiko nagusiak ukatzen dituzten hainbat ekimen: 2010. urtean, doktrina neoklasikoari uko eginez, frantses ekonomialari talde batek Lur jotako ekonomialarion manifestua argitaratu zuen.[1] Helburua, teoria neoklasikoaren begi bistako inkoherentzien salaketa pedagogikoa zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu