2015etik hona, Espainiako Errugbi Federazioko goi mailako txapelketetako (Ohorezko maila, Errege kopa, Superkopa, etab.) epailea izan da.
2017tik aurrera Espainiar Federazioko arbitro trebatzailea da.
9 urtekin hasi zen errugbira jokatzen bere hiriko RC Irun klubean. Aurrelari lanetan jardun zen, zehazki harroin eta hirugarren lerro bezala.
Sub 9 mailetik aurrera, Irungo taldeko oinarrizko talde guztietan jokatu zuen 18 urtekin senior taldera iritsi arte. 2011/12 denboraldian, Euskal liga irabazi eta Lehenengo Maila Nazionalera igo zen taldearen kide izan zen [1]
Denboraldi hartan ere, Lehenengo Maila Nazionaleko Eibar eta Uribealdearen arteko partiduan arbitro gisa egin zuen debuta[2]. Hasieran bi alderdiak uztartu bazituen ere, arbitrajearen alde egin eta jokatzeari uztea erabaki zuen unibertsitatean ikasi eta errugbian aritzen jarraitzeko.
Gipuzkoako ligetan epaile falta zegoenez, Irungo taldetik atera ziren bi arbitro nabarmen, Iñaki Campos eta Iñaki Vergara, probatzera animatu zitezkeen gazteak bilatzen hasi ziren.
Arbitroak partiduan duen paperak erakarrita, Fanlo jokalari eta epaile rolak uztartu zituen. 2009an, hasi eta urtebetera, Euskal ligetara egin zuen salto. Urte hartan ere World Rugbyko 1.maileko entrenatzaile titulua lortu zuen.
Arbitrajean ere trebatzen jarraitu zuen Europa mailako jardunaldietan ere parte hartuz, esaterako, 2010ko martxoan Portugal eta Espainiako epaileei zuzenduta Lisboan antolatu zen batean, non bere lehenengo nazioarteko partidua arbitratu zuen, Portugal eta Espainiako 18 urtez azpiko selekzioen artekoa.
2011ko apirilean, Espainiako Errugbi Federazioak Ingalaterrako Sedbergh hirian antolatutako truke batean parte hartzeko aukera izan zuen. Horri esker, errugbia herrialde britainiarrean nola bizi den ikasi eta urtero hiri horretan jokatzen den hamarreko errugbi txapelketan parte hartu zuen.[3]
2011ko urriaren 22an, Eibarko Unbe zelaian arbitratu zuen bere lehenengo partidua Lehenengo nazionalean. Etxeko taldeak Uribealdea garaitu zuen 24 eta 6ko markagailuarekin.
Denboraldi bakarra baino ez zuen behar izan mailaz igotzeko; izan ere, 2012ko urriaren 21ean, Madrilgo Las Rozaseko Ingenieros Industriales eta Granadako Unibertsitatearen arteko partidako epaile izendatu zuten, etxekoek 29 eta 0 irabazi zutena. Denboraldi hartan zilarrezko kategoriako beste partida bakar bat arbitratu bazuen ere, Hospitaleten, Llobregateko taldearen eta Oviedoren artekoa, maila nazionaleko errugbian ohiko aurpegietako bat izatera pasa zen, bai epaile nagusi zein alboko laguntzaile lanetan.
Izan ere, 2015/16 denboraldiko gizonezkoen Superkopan, Iñigo Atorrasagasti donostiarraren laguntzailea izan zen.
Sasoi hortan Ohorezko mailetako bere lehenengo partidak epaitu zituen; emakumezkoenean, otsailaren 15ean egin zuen debuta Getxo eta Hospitaleteko INEF taldeen arteko partidan. Gizonezkoenean, berriz, urte horretako urrian iritsi zitzaion aukera, Madrilgo CRC eta Valladolideko Quesos Entrepinares hamabostekoen arteko norgehiagokan. 2015/16 denboraldiarian ere, emakumezkoen ligako finalean alboko epaile lanetan jardun zen Alhambra Nievasen gidaritzapean.
Laguntzailearen rol hori ere bere nazioarteko errugbiko lehenengo esperientzietan bizi izan zuen. Anoeta estadioanEstatu Batuetako eta Tongako errugbi selekzioen arteko partida historiakoan eta kluben arteko European Challenge Cuperako Heidelberg eta Petrarcak jokatutako kanporaketan ere paper hura bete zuen.
Bitartean, Ohorezko mailan gero eta ohikoagoa bihurtzen ari ziren Fanlok zuzendutako partiduak ikustea. 2016/17 denboraldian, ValladolidekoJosé Zorrilla estadioan El Salvador eta Santboianaren artean 23.000 ikusleen aurrean jokatu zen Copako finalean eta Pepe Rojoko VRAC eta El Salvadorren arteko norgehiagokan marrazain lanetan izan zen Alhambra Nievas eta Iñigo Atorrasagasti epaile nagusiak izanik, hurrenez hurren. Denboraldi berean emakumeen Ohorezko Mailako finala gidatu zuen Burgosen jokatu zen CRAT Coruña eta Olimpico Pozueloren arteko norgehiagoka.
Hurrengo denboraldietan, Espainiar Federazioko txapelketa garrantzitsuenetan lan nabarmena egiten jarraitu zuen, gero eta partida garrantzitsuagoak epaitzeko aukerak izanik. 2021eko ekainaren 6an, AlbacetekoCarlos Belmonte estadioan jokatu zen Espainiako errugbiko errege kopako finala arbitratu zuen, Andoni Susperregi eta Iñigo Muñoz alboko epaile zituelarik. Aipatzekoa da azken biak ere Txingudi Rugby Taldeko jokalari ohiak direla.
2021eko azaroaren 20an Rugby Europe Trophy txapelketako (Europako txapelketaren 2. maila) Polonia eta Suitzaren arteko partida arbitratu zuen, Susperregi eta Muñoz laguntzaile lanak eginez. Hurrengo urtean, epaile-hirukoteak Israelera bidaiatu zuen Europako 3. mailako txapelketako, Conference 1 deiturikoa, etxeko taldearen eta kroaziarren arteko norgehiagoka zuzentzera.
Tartean, Atorrasagastiren alboko epailea izan zen, Pablo Pascualekin batera, Lituaniak eta Belgikak Trophy txapelketan jokatutako partiduan.
Selekzioen arteko partiduetaz gain, kluben arteko Europako hirugarren txapelketarik garrantzitsuenean ere izan da laguntzaile bezala.
2020ean nazioarteko zazpiko errugbira eman zuen jauzia. Aurretik zazpiko txapelketa ezberdinetan aritu bazen ere (Elxko nazioarteko torneoan edo Espainiar Federazioak antolaturikoetan), goi-mailako nazioarteko debuta ez zen Madrid Rugby 7s International Tournamentaren ospakizuna arte gertatuko. Txapelketa hau Tokyoko Olinpiar Jokoetako torneorako prestakizuna izan zen parte hartu zuten selekzioentzat. Bertan, hainbat partidaz gain, emakumezkoen finala zuzendu zuen, Kenyak eta Errusiak jokatutakoa.
Esperientzia horren ondoren, Rugby Europek Budapest eta Rigan antolatu ziren txapelketa kontinental ezberdinetara deitu zuen.
Hurrengo urtean, COVID-19arengatik indarrean zeuden bidaiatzeko mugak eta neurriak zirela-eta, 2022. urteko Zazpiko errugbiko munduko serieen Australia eta Zeelanda berriko txapelketak Málaga eta Sevillakoek ordezkatu zituzten [4].
Andaluziako txapelketetara deitu zuten Fanlo, berez, laguntzaile lanetan aritzeko. Urtarrilaren 22an, torneoaren bigarren jardunaldian, emakumezkoen Brasil eta Belgikaren arteko norgehiagokan lehenengo epaile bezala egongo zelaren berri eman zioten [5]. David Cheregosa eta Víctor Navarro izan ziren bere laguntzaileak luzapenean belgiarren alde (12-17) erabaki zen partiduan.
Hurrengo egunean, gizonezkoen txapelketako Kenya eta Japonia arteko norgehiagoka arbitratu zuen.
2022ko ekainaren 10ean, World RugbykZazpiko errugbiko munduko txapelketarako epaileen artean izendatu zuen.[6].
[7]
Munduko txapelketan, emakumezkoen torneoko hiru partida zuzendu zituen (Estatu Batuak-Polonia, Brasil-Kolonbia eta Kolonbia-Madagaskar).
2022/23 denboraldian, World Rugbyk Munduko serietako Dubai eta Lurmutur Hiriko txapelketetarako dei egin zuen.
• Championship mailako Lisboako txapelketa (4 Partidu) • Trophy mailako Budapesteko txapelketa (5 Partidu) • 18 urtez azpiko Trophy mailako Rigako txapelketa (5 Partidu)
Munduko txapelketako sailkapena
3
• Bukaresteko torneoa
Madrid 7s series
7
• Emakumezkoen txapelketako finala
Elche International 7s
10
• 2022 Finala: Espainia v Frantzia (5 partidu)
• 2016 (5 partidu)
Denboraldiz denboraldi zazpiko errugbian
Denboraldia
Txapelketa
Oharrak eta partiden zerrenda
2015/16
Elche International 7s
• 5 partida
2020/21
Madrid 7s series
• 7 partida • Emakumezkoen txapelketako finala (Errusia-Kenya)