Eguzki (elkartea)

Euskal Herriko irabazi asmorik gabeko elkartea
Artikulu hau talde ekologistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eguzki (argipena)».

Eguzki edo Euskadiko Antinuklear eta Ekologistak Euskal Herriko elkarte ekologista bat da, 1987ko ekainaren 27an eta 28an sortua.[1] Bere burua definitzeko, nortasun ezaugarri hauek nabarmentzen ditu:[2]

  1. Lehenengo eta behin, mugimendua: kezka berberak dituzten hainbat gizarte sektoreren bilgune, taldeen sigla eta interesen gainetik.
  2. Ekologista: gizartearen eta naturaren arteko erlazioaren mundu ikuskeratik, eta ekoizpen erlazioarenetik, «mundu osoan pentsatu, tokian-tokian jardun» goiburutik abiatuz, bere oinarrien eduki soziala azalera dezan.
  3. Euskal herritarra, Euskal Herria ekosistema kulturala dela aldarrikatuko duena, eta, herriak eta kulturak uniformizatzeko egungo prozesuan agertzen zaizkigun demei, erantzun desberdinak emateko gaitasuna duela.
Eguzki elkarteak Donostian jarritako murala.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

aldatu
  1. Eguzki elkarte ekologistaren webgunea, historiaren atala[Betiko hautsitako esteka].
  2. Eguzki elkarte ekologistaren webgunea, nortasun ezaugarrien atala[Betiko hautsitako esteka].

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguzki (elkartea)