Egiptoko VII. dinastia
Egiptoko VII. dinastia, K.a. 2175 inguruan hasi zen, eta Egiptoko lehen tarteko aroaren hasieratzat hartzen da, egiptologo askok, bere balizko kronologiari buruz zalantzan jartzen duten arren, eta batzuk, dinastia bera existitu izana ere zalantzan jartzen dute.
Historia
aldatuManetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, "Menfiseko 70 erregez, 70 egunez gobernatuz" osatu zela esan zuen. Eusebio Zesareakoak, pixkat ezberdina den istorioa ematen du. "Menfiseko bost erregez, 75 urtez gobernatu zutenak" (75 urte bertsio armeniarrean) zetzan VII. dinastia bat aipatzen dinosku.
Denbora tarte labur batez nagusi izan ziren erregetxoak izan zitezkeen, benetako dinastia bat baino gehiago. Uzta txarren ondorioz, zailtasun politiko edo ekonomikodun garai batean osatutako denbora baterako agintari kontseilu bat ere izan zitekeen. Beharbada, etengabeko gobernari aldaketak jasan zituen etengabeko borroken garai bat izan zen.
VII., VIII., IX., X., eta XI. dinastiaren lehen zatia, Egiptoko lehen tarteko aroaren barnean sartzen dira.
VII. dinastiako gobernariak
aldatuEgiptologo batzuek iradokitako hipotesia.
Ohiko izena | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|---|---|
Necherkara | Necherkara | |||
Menkara | Menkara | |||
Neferkara II.a Umea |
Neferkara | |||
Neferkara Neby | Neferkara | Neby | ||
Dyedkara Shemai | Dyedkara | Shemay | ||
Neferkara Jendu | Neferkara | Jendu | ||
Merenhor | Merenhor | |||
Neferkamin | Neferkamin | |||
Nikara | Nikara | |||
Neferkara Tereru | Neferkara | Tereru | ||
Neferkahor | Neferkahor |
Beste hipotesi batzuk
aldatuOxfordeko Antzinako Egiptoren Historiak, zazpigarren eta zortzigarren dinastiak, Egiptoko Antzinako Inperioaren barnean sartzen dituzte.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Egiptoko VI. dinastia |
Egiptoko dinastiak Egiptoko lehen tarteko aroa |
Ondorengoa Egiptoko VIII. dinastia |