East of Eden
East of Eden (euskaraz Edenaren Ekialdea) 1955eko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. John Steinbeck idazlearen East of Eden eleberrian oinarritua dago. Bertan, Julie Harris, James Dean, Raymond Massey eta Richard Davalos aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Jo Van Fleet) irabazi zuelarik. Drama filma onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zuen.
Argumentuak
aldatuKaliforniako Salinas udalerrian Adam Trask (Raymond Massey) izeneko hitz gutxiko nekazaria eta bere bi semeak bizi dira, Cal (James Dean) eta Aron (Richard Davalos), biak ere izaera arras ezberdinekoak, aitaren maitasuna bereganatzeko asmoz elkarren arteko lehia dutelarik. Calek bere ama hila ez egoteaz gain putetxe baten jabea dela jakitean bere egoera asko nahastuko da.
Aktoreak
aldatu- Julie Harris: Abra
- James Dean: Cal Trask
- Raymond Massey: Adam Trask
- Burl Ives: Sam, sheriffa
- Richard Davalos: Aron Trask
- Jo Van Fleet: Kate
- Albert Dekker: Will Hamilton
- Lois Smith: Anne, Katen neskamea
- Harold Gordon: Gustav Albrecht
- Nick Dennis: Rantani, mongetes
- Richard Garrick: Edwards doktorea
- Harold Gordon: Gustav Albrecht
- Barbara Baxley: Adamen zaintzailea
- Lonny Chapman: auto irakaslea