David Vázquez Martínez
David Vázquez Martínez (Tucumán, Argentina, 1930eko martxoaren 24a - Madril, Espainia, 1986ko otsailaren 15a) jatorri argentinarreko biokimikaria eta ikertzaile espainiarra izan zen. Biokimikaren gurasotzat hartu izan da.
Biografia
aldatuFarmaziako eta kimika-zientzietako ikasketak egin zituen, Madrilen lehenbizi, eta Cambridgen (Ingalaterra) gero. Antibiotikoei buruzko eta proteinen sintesi biologikoari buruzko azterketak egin zituen batez ere, Espainiako Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Gorenaren babespean. 1971tik aurrera, erakunde horretako ikertzaileen prestakuntza hobetzeaz arduratu zen, eta 1968tik aurrera Kontseiluaren mendeko zenbait institututako zuzendari izan zen; besteak beste, Biologia Zelularraren, Biokimika Makromolekularraren eta Biologia Molekularraren institutuetakoa.
Bere ikerketan oinarrituta idatzi dituen lanak, berrehun eta berrogeita hamarretik gora, Espainiako eta atzerriko zenbait aldizkaritan argitaratu dira. Espainiako Biokimika Elkarteko zuzendari eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle izan da. 1985ean, Ikerkuntzako Asturiasko Printzea saria jaso zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.