David Arroyo
David Arroyo Durán (Talavera de la Reina, 1980ko urtarrilaren 7a) espainiar txirrindulari ohia da, 2001etik 2018ra profesionala izandakoa.
David Arroyo | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Arroyo Durán |
Jaiotza | Talavera de la Reina, 1980ko urtarrilaren 7a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
ONCE | 2001-2003 |
Liberty Seguros Continental (en) | 2004-2004 |
Movistar Team | 2005-2012 |
Caja Rural-Seguros RGA | 2013-2017 |
Efapel Cycling (en) | 2018-2018 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 66 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Kirol ibilbidea
aldatuIlles Balears–Banesto taldea (2005–2012)
aldatuTalde honetako eskalatzaile onenetakoa zen 2005etik 2012ra, Alejandro Valverde taldeburuarekin batera.
Arroyoren lehenbiziko garaipenik nabarmenak, 2004ko Portugalgo Itzulian lorturiko bi etapak (non Mendiko eta Gazteen sailkapenak poltsikoratu ziten) eta 2008ko Vueltako 19. etapa izan ziren.
2006ko Tourreko lehenbiziko astean, Valverde istripu bat izan zuen eta Arroyo taldeburu bilakatu zen, Óscar Pereiro taldekideak elastiko horia eskuratu zuen arte. Geroztik, Arroyok Pereirori lagundu zion mendiko etapetan, lidergoa amaieraraino mantentzen. 2010eko Italiako Giroan, Arroyok elastiko arrosa bost egunez jantzi zuen. Hamaikagarren etapan, ihesaldi bateko partaide izan zen, faborito nagusiekin 13 minutuko aldea lortuz eta hiru egun geroago, mendiko etapa batean, lidergoa eskuratu zuen. Maglia arrosa mantendu ahal izan zuen mendiko bi etapetan, baita Kronplatzeko erlojupekoan, hala ere, hemeretzigarren etapan lidergoa Ivan Bassoren eskuetan utzi behar izan zuen. Amaieran, sailkapen orokorreko bigarren postuan gelditu zen, pelotoiko mendateko jaitsieretan txirrindulari trebeenetariko bat zela frogatuz.
Caja Rural (2013–2017)
aldatuTalde hau, txirrindulari gazte eta beteranoez osatu zen eta Arroyoren asmoa aurreneko urteetan izandako maila ona berreskuratzea izan zen, baian zenbait lasterketetan aurreneko postuetan amaitu bazen ere eta lesio batzuk zirela medio, ezin izan zuen helburua lortu.
Palmaresa
aldatu2000
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa (23 urtez azpiko mailan)
2002
2003
- Kataluniako Voltako etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
2004
- 2. Portugalgo Itzulian, Mendiko sailkapena , Gazteen sailkapena eta 2 etapa
- 5. Narancoko Igoeran
- 8. Asturiasko Itzulian
- 10. Gaztela eta Leongo Itzulian
2006
2007
- 10. Italiako Giroan
2008
- Urkiolako Igoera
- Espainiako Vueltako etapa 1
2009
- 2. Limousingo Tourrean eta etapa 1
- 4. Urkiolako Igoeran
- 5. Errioxako Itzulian
- 6. Narancoko Igoeran
- 8. Italiako Giroan
2010
- 2. Italiako Giroan
- (elastiko arrosa jantzi zuen 14. eta 18. etapen artean)
- 5. Errioxako Itzulian
2011
- Burgosko Itzuliko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
2013
2014
- 8. Route du Sudean
- 8. Murtziako Itzulian
- 9. Miguel Indurain Sari Nagusian
- 10. Gaztela eta Leongo Itzulian
- 10. Burgosko Itzulian
2015
2016
2017
Sailkapen orokorra Itzuli handietan
aldatuItzuli handia | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 10. | — | 8. | 2. | 13. | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | 53 | 19. | 12. | 29. | 66. | — | 34. | — | — | — | — | — | — |
Espainiako Vuelta | — | 19. | — | 17. | — | 24. | — | — | 13. | 20. | 12. | 122. | 89. |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- David Arroyo - ProCyclingStats