Dagerrotipoa[1] argizkigintzaren aurrenetako prozedura izan zen, Louis Daguerrek eta Joseph-Nicéphore Niepcek asmatutakoa. Objektuaren irudia zilar iodurozko geruza bat zeukan kobrezko xafla batean finkatzen zen. Irudi positiboa xaflari merkuriozko lurruna aplikatuz lortzen zen[2].

Dagerrotipoak egiteko kamera, 1839.
L’Atelier de l'artiste («Artistaren lantegia»), Louis Daguerre, 1837.

Agerikoa denez, dagerrotipo izena Louis Daguerre asmatzailetik datorkio, euskal jatorrikoa zena (Agerre).

Historia

aldatu

Dagerrotipoa ez zen lehen argazkigintza-prozedura izan, baina lehenagoko gehienek ekoitzitako irudiak laster desagertzen ziren egun-argiaren eraginez, finkatzaile eraginkorrik ez zegoelako, eta Niépce-ren prozesuak, zeinak Judeako betuna erabiltzen zuen, hainbat egun esposizioa behar zuen hartu ahal izateko. Dagerrotipo-prozedura izan zen, beraz, modu erabilgarri batean irudi iraunkor bat irarri eta erakusten lehenetarikoa. Horregatik, komertzialki erabilitako lehen argazkintza-prozedura bihurtu zen.

1837an lortu zuen Louis Daguerrek lehen argazkia teknika hau erabiliz; horretarako 50 kgtik gorako ekipoa baliatu zuen, 20 minutuko esposizioarekin[3]. 1839an Frantziako Gobernuak patentea erosi eta askatu zuenetik, dagerrotipiak zabaltze handia izan zuen. Hala ere, prozedura garestia zenez eta ezinezkoa baitzen kopiak egitea, 1860 arte baino ez zen erabili[2].

Argazkilaritzaren historiaren gainbegirada bat, Dagerrotipoetatik pixeleraino.

Erreferentziak

aldatu
  1. Dagerrotipo Zehazki, ehu.eus
  2. a b Bustillo, Fernando. Argazkigintzaren historia. Euskarazko Ikasmaterialen Gordailua, eimagordailua.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-27).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Nogeras, Itziar. Argazkigintza: sarrera-artikulua. Elhuyar aldizkaria, zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-27).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.