Curragh Camp
Curragh Camp (irlanderaz: Campa an Churraigh, euskaraz: «Curragh Zelaia») Irlandako Kildareko konderrian dagoen Curragh eremuan kokatuta dagoen Irlandako Armadaren base eta eskola militar bat da, herrialde hartako gudarostearen heziketa militar gune nagusia delarik.
Curragh Camp | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Koordenatuak | 53°08′51″N 6°49′59″W / 53.1475°N 6.8331°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1855 |
1865ean Britainiar Armadak base militar gisa sortu zuen. Laisterrera irlandar nazionalistak eta errepublikarrak barneratzeko kontzentrazio-esparru gisara erabili zen. Aldiz, Anglo-Irlandar Gerraren ondoren britainiar agintaritzak kontzentrazio-esparruaren jabetza irlandar agintaritza berriari pasarazi zion, horregatik Irlandako Gerra Zibila garaian Anglo-Irlandar Itunaren aurkariak barneratzeko kontzentrazio esparru modura erabilia izan zen, gerora hamarkada luzeetan zehar jada IRA erakundea desagertzeko zorian zegoela Irlandako Estatu Askeko gobernuak erakunde armatu horretako kideak bertan barneratu zituen.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Irlandako Armadaren webgunea (Ingelesez)
- Curragheko kontzentrazio esparrua eta base militarraren historia (Ingelesez)