Cliff Richard
Sir Cliff Richard, jaiotzez Harry Rodger Webb (Lucknow, India, 1940ko urriaren 14a) britainiar pop abeslari, musikari, aktore, ekoizle eta filantropo bat da. Erresuma Batuko musikari eta artista ospetsuenen artean kokatzen da.
Cliff Richard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Harry Rodger Webb |
Jaiotza | Lucknow, 1940ko urriaren 14a (84 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Thomas' Church School, Howrah (en) Cheshunt School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, abeslaria, aktorea, ekintzailea, autobiografialaria, kantugilea, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea eta amateur radio operator (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Cliff Richard & The Shadows |
Izengoitia(k) | Cliff Richard |
Genero artistikoa | pop musika Skifflea pop rock rock-and-rolla contemporary Christian music (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | EMI |
|
The Shadows taldearekin batera rock and roll musika joz hasi zen. 1958an Erresuma Batuan konposatu zen lehenbiziko rock and roll abestia zen Move It abestiarekin sekulako arrakasta lortu zuen. Erresuma Batuko rock and roll musikan nagusi izan zen, 1960ko hamarkadan The Beatles musika talde ospetsua agertu zen arte.
Ondoren kristautasunera bilakatu eta bere musika leundu egin zen, pop irudi komertzialako bat beraganatu zuelarik, gospel musikan ere barneratu zen.
Eurovision Abesti Txapelketa
aldatuBeharbada Euskal Herrian Cliff Richarden abestirik ezagunena 1968an Eurovision Abesti Txapelketan abestu zuen Congratulations abestia izan zen. Halere, urte hartako txapelketa Espainiako Massiel abeslariak La, la, la... abestiarekin irabazi zuen.
Iruditegia
aldatu-
Cliff Richard 1975ean.
Abestiak
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cliff Richard |
- Cliff Richarden webgune ofiziala (Ingelesez)
- Cliff Richarden IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)