Cinca (aragoieraz a Zinca) Iberiar Penintsulako ipar-ekialdeko ibaia da Aragoiar Pirinioetako Pinetako zirkuan (Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala) jaio eta Segre ibaian ahoa dutena.

Cinca
Cinca (es)
Zinca (ar)
Datu orokorrak
Motaur-laster eta ibai
Luzera170 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°41′44″N 0°02′27″E / 42.695649°N 0.040951°E / 42.695649; 0.040951
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera9.000 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
LakuakMedianoko urtegia eta El Gradoko urtegia
Iturburuaibón de Marboré (en) Itzuli (Bielsa)
(2.590 m)
BokaleaSegre ibaia (Massalcoreig)
(72 m)

Ibilbidea

aldatu

Pinetako zirkuan jaioa, ur-jauzi eta uhaitzen artean hasten du bere ibilbidea Tres Sorores izeneko mendizerran. Bertan La Larri ibaia etortzen zaio. Bielsan Barrosa ibaiadarra datorkio eta, pixka bat aurrerago, Cinqueta ibaia. Aínsan eskuinaldetik Ara ibaiaren urak etortzen zaizkio, Medianoko urtegia sortuz. Entremón haitzartea zeharkatu ondoren El Grado urtegia eraiki zuten. Urtegia pasa ondoren, ezkerraldetik Ésera ibaiadarra datorkio.

Eskuinaldetik Vero ibaia eta Monzónen Sosa ibaia datozkio. Eskuinaldetik Alcanadre hartu eta berehala, Massalcoreigen Segren du ahoa.


Kanpo estekak

aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page