Suizidio
Suizidioa - Laguntza lortzeko telefonoak : Aidatu.org - Harremanetarako telefonoak (<<< Egin klik) (Frantsesez) Lignes d’écoute (<<< Egin klik) |
Suizidioa, norberak bere buruaz beste egitea, buru-hiltzea edo buru-hilketa nork bere burua nahita hiltzean datza. Ekintza hori egin duenak bere buruaz beste egin duela esan ohi da. Buru-hilketarako arrazoiak askotarikoak dira, hala nola depresioa, mina (fisikoa zein psikikoa), edota arazo ekonomikoak. Erlijio askok bekatutzat jotzen dute, eta legedi askoren arabera delitua ere bada. Bestalde, zenbait kulturatan umiliazioari edo egoera mingarriei irtenbidea emateko modu ohoretsutzat dute suizidioa.[1]
Buru-hilketatzat hartzeko, hilketa horrek nork bere buruari nahita egindakoa izan behar du. Beraz, martiriak ez dira suizidiotzat hartzen, izan ere, sinesmen batengatik egiten dute. Horregatik, sakrifizioak, gudak eta beste norbaiten bizitza salbatzeko egoeratan ematen diren hilketak ez dira suizidio gisa sailkatzen. Norberak bere buruaz beste egiteak ondorio legalak izan ditzan, frogak egon behar dute hildakoak bere buruaz beste egin nahi zuela baieztatu ahal izateko. Bestalde, hildakoak suizidatzeko laguntza jaso badu, laguntzailea hilketa baten konplizetzat hartzen da, eta hori lege kodeetan delitua izaten da.
Arazo etikoak
aldatuBuru-hilketan norberak bizitza kentzen dio bere buruari, eta kristautasun sinesmenean norbera ez da bere bizitzaren jabe. Ikuspegi orokor batetik erreparatuz, buru-hilketa lagunduetan arazo etikoak izaten dira. Egoera horretan, medikuak hilzorian dagoen gaixo batekin daude. Egun, buru-hilketa lagunduaren gaian, bioetikari jartzen zaio arreta, eta halakotzat jotzen da gaixo batek, hiltzear dagoenean bere borondatez bere bizitzarekin bukatu nahi duenean, eta gainera, ekintza hori betetzeko medikuaren laguntza behar duenean. Laburbilduz, medikamendu hilgarri bat gaixoari ematea izango litzateke kontua. Horrelakoak suizidioak lirateke, gaixoa kontziente dagoelako, eta gaixoak berak amaiera hori hautatzen duelako.
Suizidio lagundua eta eutanasia desberdindu behar dira. Eutanasian, gaixoak ez du unean bertan erabakitzen bere bizitzarekin bukatu nahi duela eta, aldiz, familiak parte hartzen du, berak erabakitzen du gaixoa hil behar dela, ikusten dutelako gaixoa hil-hurren, eta erremediorik gabe, sufritzen ari dela. Mendebaldeko kulturako herrialde gehienetan Zigor Kodeetan eutanasia eta buru-hilketa lagundua zigortuta daude.
Oro har, suizidioak dakarren arazo etiko nagusia da jakitea ea gizabanako bakoitza bere buruaren jabe den ala ez. Aipatu dugun bezala, kristautasun sinesmenaren arabera, bizitza Jainkoaren opari edo miraritzat hartu behar dugu eta, beraz, ezin zaio Jainkoak oparitutako bizitzari uko egin. Hala ere, arazo etiko nagusia da ikustea ea pertsona batek daukan mina edota gaixotasuna arrazoi nahikoa den ala ez bere buruaz beste egiteko, ikustea ea min edo gaixotasun horrek ez ote daukan nolabaiteko konponbiderik. Iraganean, Eliza Katolikoak ez zituen onartzen beren buruaz beste egiten zutenak eta, horregatik, ez zuen kanposantuan (katolikoan) haiek lurperatzeko baimenik ematen.
Suizidioa eta legea
aldatuMunduko leku askotako lege kodeen arabera, Espainian esate baterako, norbaitek buru-hiltze bat saihestu ahal badu, saihesteko betebeharra du, legez. Bestela, laguntzaren hutsegitetzat har daiteke, eta ondorioz errudun bihurtzen ahal da laguntza eman ez duen pertsona.
Bestalde, legedi askotan delitutzat hartzen da buru-hiltzea. Hala ere, hainbat legeditan ekintza hori justifikatzen da subjektuak depresio handia badu edota eromen egoeran badago. Bestalde, legedi askotan, buru-hilketa bat ikusiz gero ikusleak ez badu ezer egiten, legeak ez du zigorrik jartzen.
Motak
aldatuGizaki askok, egunero, jarrera autosuntsitzaileak aurrera eramaten dituzte, esate baterako zenbait sustantzia erretzea, alkoholdun edari gehiegi edatea, oso arriskutsuak diren kiroletan aritzea... Izan ere,horrelako ekintzak egiten dituzten gizakiek ez dute helburu bezala bere burua hiltzea, baizik eta zenbait esperientzia bizitzea. Pertsona batek bere buruaz beste egin nahi duenean, berriz, bere helburu nagusi edo bakarra bere heriotza lortzea da.
Hainbat suizidio mota daude:
- Burututako buru-hilketa: pertsonaren jarrera autosuntsitzaileak direla eta,heriotzan bukatzen denean.
- Zapuztutako buru-hilketa: bere buruaz beste egitea pentsatuta zeukan pertsona, prestatuta ez zeukan zerbait gertatzen denean eta honek ez dionean bere ekintza suntsitzailearekin aurrera jarraitzen uzten.
- Buruaz beste egiteko ahalegina: pertsona bere buruaz beste egiten duenean eta intentzioaren graduak desberdinak direnean; alde batetik lesioak sortu baditu eta bestetik heriotza sortu badu.
- Ekintza suizida: ekintza autosuntsitzaile baten mehatxua dagoenean
- Mehatxu suizida: aurrekoaren berdina baina ekintza bat izan ordez, hitzak direnean.
- Buru-hilketa komuna: jarrera autosuntsitzaile hori zenbait pertsonek aldi berean aurrera eramaten dutenean.
- Buru-hilketa arrazionala: gaixotasun bat dela ondorio, desgaituta geratzen denean; eta hau dela eta, pertsona horrek erabaki duen jarrera autosuntsitzailea.
- Talde suizidioa. Behin baino gehiagotan gertatu da talde jakin baten taldekide askok, batera, beren buruen beste egitea. Euren sinismenak bultzatuta, ekintza horren bidez, hil eta gero beste bizitza hobe bat lortuko zutela sinistuz[2]. Horrelako taldeei sekta suntsitzaile deitu izan zaie.
Jakin behar da buru-hilketa eman baino aurretik zenbait abisu edo ahalegin sortzen direla azkenengo helburua lortu arte.
Gaixotasun eragileak
aldatuDuela zenbait urte, esan zitekeen buru hilketa gehien 68 urtekoen artean gertatzen zirela; gaur egun, berriz, gaztaroan sortzeko arriskua asko handitu da.
Esan dezakegu depresioa, eskizofrenia eta substantzien gehiegizko erabilpena direla jendearen bizitzarekin akabatzera eramaten duten arrazoi nabarmenenak.
Arazo hau sozialtzat jotzen da. Hau ez da nahasi behar gaur egun "heriotza duina" deitzen denarekin. Honen esanahia honakoa hau da: gaixo batzuk hilzorian oso gaizki pasatzen dute, min asko sentitzen dute gorputzean zehar eta medikuek zerbait ematen diete mina baretzeko. Honetatik aparte desberdindu behar dugu eutanasia eta suizidio lagundua. Buru hiltze lagundua oinarritzen da gaixoari baliabideak ematean berak bere burua hiltzeko.
Metodoak
aldatuOMEk egindako ikerketaren arabera, ondorioak hauek izan ohi dira: zenbait lurraldeetan buru-hilketa lortzeko hainbat metodoren bidez lortzen da, eta oso ezberdinak izan ohi dira kulturaren arabera. Adibidez, Asiako hainbat lurraldetan ikertu da landareei botatzeko balio duten substantziak suizidioa egiteko erabiltzen direla; bestetik, Ingalaterra bezalako mendebaldeko herrialde askotan medikamentuak intoxikatzeko ere balio dutela jakinda, horrelakoak erabili izan dira maiz suizidioa egiteko. Ekialdeko Europan berriz, ikertu zen urkamendua zela ohiko metodoa eta Amerikako Estatu Batuetan armak. Hong Kongen eta Txinan ordea, leihotik salto egitea zen metodo ohikoa. Hau guztia zela eta, ondorioztatu zuten metodo hauetan banaketa bat egin ahal zela; alde batetik, tradizionalak zirenak (urkamendua eta leihotik salto egitea) eta bestetik tradizionalak ez zirenak (gainerakoak).
Garapena historian zehar
aldatuBuru-hilketa eta heriotza beti lotuta egon izan dira gizonaren bizitzarekin. Historiak esaten duen moduan, maiek gurtzen zuten Ixtab jainkosa (buru-hilketaren jainkosa), eta Ekialde urrunean Japoniarrek harakiri egiten zuten desohorea garbitzeko. Beranduago (XIX. mendean) hildakoak gauza pribatua izatera heldu ziren.
Antzineko mendebaldean, buru-hilketa familiarentzako lotsagarria zen, hau ahultasunaren sinonimotzat hartuta zegoen, eta gaixotasun moduan kontsideratuta zegoen. Hori zela eta, ez zuten publikoki azaltzen.
Gaur egun buru-hilketa gaixotasunaren sintoma bezala hartzen da eta modu batean esanda errespetagarria da.
Estatistikak
aldatuFrantzian, suizidio tasa 16,2 da 100.000 biztanleko[3].
KHEEko estatuen artean, suizidio tasa handienak Japonian eta Frantzian daude (100.000 biztanleko 15-20) eta txikienak Italian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan[4].
Maila | Estatua | Urtea | Gizonak | Emakumeak | Bizt. batez bestekoa |
1. | Lituania | 2005 | 68.1 | 12.9 | 38.6 |
2. | Bielorrusia | 2003 | 63.3 | 10.3 | 35.1 |
3. | Errusia | 2004 | 61.6 | 10.7 | 34.3 |
4. | Kazakhstan | 2003 | 51.0 | 8.9 | 29.2 |
5. | Eslovenia | 2003 | 45.0 | 12.0 | 28.1 |
6. | Hungaria | 2003 | 44.9 | 12.0 | 27.7 |
7. | Letonia | 2004 | 42.9 | 8.5 | 24.3 |
8. | Japonia | 2004 | 35.6 | 12.8 | 24.0 |
9. | Ukraina | 2004 | 43.0 | 7.3 | 23.8 |
10. | Sri Lanka | 1996 | ? | ? | 21.6 |
Suizidio ezagunak
aldatuBere buruaz beste egin duten pertsona ezagunak:
- Alberto Santos Dumont
- Victor Ovidio Salazar Martinez
- Alejandra Pizarnik
- Adolf Hitler
- Alfonsina Storni
- Raúl Barón Biza
- Bernd Alois Zimmermann
- Bud Dwyer
- Carol Thurston
- Chester Bennington
- Chris Benoit
- Chris Cornell
- Kleopatra VII.a
- Enpedokles
- Ernest Hemingway
- Eva Braun
- François Vatel
- François Buzot
- René Favaloro
- Getúlio Vargas
- Gilles Deleuze
- George Eastman
- George Sanders
- Gladys Frazin
- Horacio Quiroga
- Heath Ledger (frogatu gabe)
- Hideto Matsumoto
- Ian Curtis
- Jack Dougherty
- Jorge Cuesta
- José Manuel Balmaceda
- José María Arguedas
- Judas Iscariot
- Kurt Cobain
- Leopoldo Lugones
- Lou Tellegen
- Luis Hernández
- Marko Antonio
- Mariano José de Larra
- Marilyn Monroe (frogatu gabe)
- William Murdoch (frogatu gabe)
- Massimiliano Tirocchi (frogatu gabe)
- Mirko Saric
- Miroslava Stern
- Mónica Santa María Smith
- Nerón
- Nick Drake
- Nino Ferrer
- Ota Benga
- Pablo de Rokha
- Pablo Escobar (frogatu gabe)
- Paul Celan
- Paul Hurst
- Per Yngve Ohlin
- Primo Levi
- Rachel Roberts
- Rogelio Herques Ibarreta
- Rudolf Diesel (frogatu gabe)
- Sadeq Hedayat
- Salvador Allende (frogatu gabe)
- Seneca
- Sergio Schulmeister
- Sid Vicious
- Silvestre Antonio Guzmán Fernández
- Stefan Zweig
- Sylvia Plath
- Teodosio Vesteiro
- Thích Quảng Đức
- Tom Forman
- Vincent Van Gogh
- Violeta Parra
- Virginia Woolf
- Walter Slezak
- Yasunari Kawabata
- Yukio Mishima
- Sokrates
Erreferentziak
aldatu- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Suizidioen «tabua» hausteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2018-11-13). «El suicidio colectivo más grande de la historia: 914 muertos» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
- ↑ Claire Guélaud, « France : les paradoxes d'un pays en proie au doute », dans Le Monde 2008-04-23, artikulua
- ↑ "Death be not proud", The Economist, 2008-05-03, 64 or. economist.com
- ↑ (Ingelesez) [http://www.who.int/mental_health/prevention/suicide_rates/en/index.html OMEren taula (2005 abendua).
- ↑ (Ingelesez) OME estatistikak (2006-06-06).
Kanpo estekak
aldatuGai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |
- (Gaztelaniaz)"Biziraun / Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea".
- (Gaztelaniaz)"Aidatu / Asociación Vasca de Suicidología".
- (Gaztelaniaz)"Suicidios, el gran tabú" (ETB-2).