Burdinezko Mozorrodun Gizona

Burdinezko Mozorrodun Gizona (frantsesez: L'Homme au Masque de Fer; 1640-1703) 1669 edota 1770ean "Eustache Dauger" izenpean atxilotua eta Frantziako hainbat espetxeetan preso eduki zuten, tartean Bastilla, gizonak jasotako ezizena da. Espetxealdi osoan inork haren aurpegirik ikus ez zezan belusezko mozorro batez estali zioten eta espetxezainekin mintzatzea edo edozein kontaktu izatea, jatekoa jasotzeko ez beste, guztiz debekaturik zuen. Kondairaren arabera burdinezko mozorroa omen zen.

Burdinezko Mozorrodun Gizona
Datu biografikoak
Jaiotza, 1640(e)ko hamarkada
HeriotzaParis1703ko azaroaren 19a
HerrialdeaFrantziako Erresuma
Sexuagizonezkoa
JardueraPresoa

Literatura

aldatu

Frantzian XVIII. mendetik oso errotua dagoen kondaira da, jada Ilustrazio garaian Voltairek bere Luis XIV.aren mendea idazlanean haren lehen aipamena egin zuen. Ondorengo idazlanek kondaira Frantziatik kanpo ezagutzera ematen lagundu zuten, tartean, XIX. mendean Alexandre Dumas idazlearen Bragelonneko bizkondea eleberrian gai hau jorratzen da. Idazlearen arabera, "burdinezko mozorrodun gizona" ziurrenik Luis XIV.a Frantziakoaren anai bikia litzateke, haren tronurako oinordekotzan oztopoa litzaketenez, denen bistatik hil gabe erditik kendua izana.

Zinema

aldatu

Literaturaz gain, XX. mendetik aurrera zinemak ere mundu osoan kondairaren hedapen eta ezagutzera ematean asko eragin izan du, gaia zuzenean edo zeharka ukitu duten film ugari butu izan baitira.

Urtea Filma Zuzendaria Aktorea Herrialdea
1998 The Man in the Iron Mask Randall Wallace Leonardo DiCaprio AEB
1977 The Man in the Iron Mask Mike Newell Richard Chamberlain Erresuma Batua
1962 Le masque de fer Henri Decoin Jean Marais Frantzia/Italia
1960 La máscara de hierro Joselito Rodríguez Luis Aguilar Mexiko
1943 El hombre de la máscara de hierro Marco Aurelio Galindo José Cibrián Mexiko
1939 The Man in the Iron Mask James Whale Louis Hayward AEB
1929 The Man in the Iron Mask Allan Dwan William Bakewell AEB

Kanpo estekak

aldatu