Bruce Springsteen
Bruce Frederick Joseph Springsteen (Freehold, New Jersey, 1949ko irailaren 23a), ezizenez The Boss, estatubatuar egile abeslaria da.
Biografia
aldatuBere etxean ikasi zuen gitarra, pianoa eta harmonika jotzen. Gaztetan inguruko taberna eta klubetan jotzen hasi zen, eta 1972an kontratu bat izenpetu zuen Columbia Recordsekin. 1973an bere lehen diskoa argitaratu zuen, Greetings from Asbury Park (Goraintziak Asbury Parketik) eta 1974an bigarrena, The Wild, the Innocent and the E-Street Shuffle, zein baino zein arrakastatsuagoak.
1975ean Born to Run (Lasterka egiteko jaioa) argitaratu zuen, nerabe baten bizitzaren egun bati buruzko kantuekin, eta disko harekin munduko musika izar handienetako bat bihurtu zen.
Born in the USA (1984, Estatu Batuetan sortua) diskoa Columbia Recordsen historiako diskorik salduena izan zen (13 milioi ale), eta harekin Bruce Springsteen langile klasearen sinbolo bihurtu zen.
1986an Life 75-85 diskoa argitaratu zuen bost LP desberdinez osaturikoa. Bertan, urte horietan emandako kontzertuetan grabatutako berrogei abesti daude. 1987an Tunnel of Love (Maitasunaren tunela) argitaratu zuren, Grammy sari bat lortuz.
1992an beste bi disko grabatu zituen, Human Touch (1992, Giza ukitua) eta Lucky Town (1993, Zorioneko hiria). 1995ean ere beste bi disko kaleratu zituen: The Ghost of Tom Joad (Tom Joaden mamua) eta Greatest Hits (1985-1995) (Abesti onenak, 1985-1995); azkeneko hori ordu arteko kantu onenen bilduma zen baina lau abesti berri tartekatu zituen. Bi disko horiekin musika zerrendetako aurreneko postuetara iritsi zen mundu osoan. Lau Grammy sari irabazi zituen, eta Oscar bat, Strees of Philadelphia (Filadelfiako kaleak) kantuarekin (Jonatahn Demmeren filmaren musikako doinu nagusia).
1991tik Patti Scialfa abeslariarekin ezkonduta dato eta hiru seme-alaba dituzte.
Irudi galeria
aldatu-
Springsteen 1981ean
-
Springsteen 1988an
-
Springsteen 2006an
-
Springsteen 2008an
Diskografia
aldatu- 1973 - Greetings from Asbury Park, N.J.
- 1973 - The Wild, the Innocent and the E Street Shuffle
- 1975 - Born to Run
- 1978 - Darkness on the Edge of Town
- 1980 - The River
- 1982 - Nebraska
- 1984 - Born in the U.S.A.
- 1986 - Live/1975-85
- 1987 - Tunnel of Love
- 1992 - Human Touch
- 1992 - Lucky Town
- 1993 - In Concert/MTV Plugged
- 1995 - Greatest Hits
- 1995 - The Ghost of Tom Joad
- 1998 - Tracks
- 1999 - 18 Tracks
- 2001 - Live in New York City
- 2002 - The Rising
- 2003 - The Essential Bruce Springsteen
- 2005 - Devils & Dust
- 2005 - Born to Run 30th Anniversary Edition
- 2006 - Hammersmith Odeon London '75
- 2006 - We Shall Overcome: The Seeger Sessions
- 2007 - Bruce Springsteen with The Sessions Band: Live in Dublin
- 2007 - Magic
- 2009 - Working on a dream
- 2012 - Wrecking Ball
- 2014 - High Hopes
- 2018 - Springsteen on Broadway
- 2019 - Western Stars
- 2020 - Letter to You
- 2022 - Only the Strong Survive
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala