Borboierria[1] (Okzitanieraz: Borbonés / Barbonés, frantsesez: Bourbonnais) Frantziako erdialdeko eskualde historikoa izan zen, egungo Allier departamentuarekin eta Cher departamentuko zati batekin bat egiten zuena.

Borboierria Okzitaniako mapan.

Ezagutzen den lehendabiziko jauna Adhémar (edo Aimar) izan zen, X. mendean. Bourbongo lehen gaztelua eskuratu zuen (egun Bourbon-l'Archambault), zeinek izena sendiari eman zion, Borboi etxeari hain zuzen. Souvigny abadiaren eta Bourbon-l´Archambault gazteluaren inguruan sortu zen Bourbon jaurerria, beraz.

Borboiaren lehenengo etxea 1200ean amaitu zen Archambault VII.aren heriotzarekin. Mahaut de Bourbon oinordeko bakarra izan zen. Bere senarrak, Gui II.a Dampierrekoak, Montlucon erantsi zien Borboi jaunen ondasunei. Borboien bigarren etxea 1218an hasi zen, Archiabaud VIII.arekin, Gui eta Mahuten semearekin. Archambaud IX.a Zipren hil zen 1249an gurutzada batean. Orduan, Borboierria Borgoinako etxeak eskuratu zuen.

Beatrice Borgoinakoa (1258-1310) Robert Frantziakoarekin (1256-1318) ezkondu zenean (1272) luze iraungo zuen Borboiko etxe arrakastatsua sortu zen. Izan ere, leinu hau Nafarroako tronura, Frantziakora eta Espainiakora iritsi zen kronologikoki.

Handituz joan zen arian-arian, eta 1327an dukerri bihurtu zen, Moulins hiriburu zela. Karlos III.a Borboiko Kondestablea hil ondoren (1527), Frantzisko I.a Frantziako erregeak koroara bildu zuen, eta Bourbon titulua Marche-Vendôme adarrera igaro zen.



Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu