Bonnyrigg
Bonnyrigg, Eskozia hego-ekialdeko udalerria da, Midlothian eskualdeko bigarrena. 2011ko erroldaren arabera 15.677 biztanle ditu.
Bonnyrigg | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Midlothian |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°52′29″N 3°06′11″W / 55.8747°N 3.1031°W |
Demografia | |
Biztanleria | 17.530 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Geografia
aldatuEdinburgh hiriburutik 13 kilometro hegoaldera dago, North Esk ibaiaren mendebaldeko ertzean.
Historia
aldatuDavid I.a Eskoziakoaren menpeko Simundus de Ramesie (Simon of Ramsey) zaldunak bere erregeari eskoziako koroa eskuratzen lagundu izanagatik 1140an Dalwolsey-ko lurraldea eman zion eta Ramsay leinua abiatu zuen.
1298an Dalhousie gazteluan bildu ziren Eduardo I.a Ingalaterrakoa eta Sir William Wallace Falkirkeko guduan zehar. 1400an ingelesek gaztelua setiatu egin zuten eta 1650an Oliver Cromwellek Eskoziako inbasiorako egoitza gisa erabili zuen.
Herriaren aipamen zaharrena 1750 ingurukoa da eta Bonnebrig izena agertzen da. Meagintzan oinarritu zuen bere ekonomia. 1865ean Bonnyrigg, Red Row, Polton Street, Hillhead eta Broomieknowe herrixkak elkartu ziren Bonnyrigg burgoa eratzeko. 1929an Lasswade burgoa gehitu eta Bonnyrigg & Lasswade burgoa eratu zen baina 1975ean banatu egin ziren berriz.
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegia
aldatu-
Cockpen and Carrington eliza.
-
Retreat Castle Hotel.
Herri eta hiri senidetuak
aldatu