Bizkar-igeriketa delakoa igeriketa estilo bat da. Funtsean krol estiloan oinarritzen da, baina honakoan igerilariak urari bizkarra emanez igeri egiten du. Estilo honetako mugimendu sekuentzia honakoa da: gorputza gorantz begira eta urari bizkar emanez, beso bat esku irekia duela hankaren albotik atera eta gorantz altxatu, beste besoarekin uretan gorputza bultzarazten den bitartean.

Bizkar-igeriketa estiloa.

Probak

aldatu

Usadioz bizkar igeriketa hiru distantzietan igeri egin ohi da, bai 50 metro luzeko igerilekuetan nahiz 25 metro luzekoetan ere.

  • 50 metro Bizkar eran
  • 100 metro Bizkar eran
  • 200 metro Bizkar eran

Kanpo estekak

aldatu