Betty Snyder Holberton
Frances Elizabeth “Betty” Snyder Holberton, jaiotzez Frances Elizabeth Snyder (Filadelfia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1917ko martxoaren 7a - Rockville, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 2001eko abenduaren 8a) ENIAC helburu orokorreko lehen konputagailu digitalaren sei programatzaileetako bat izan zen. COBOL lengoaiari eginiko hainbat ekarpen egitearen ondorioz da ezaguna nazioartean ere.
Betty Snyder Holberton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1917ko martxoaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Rockville, 2001eko abenduaren 8a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Ivy (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, programatzailea eta matematikaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Moore School of Electrical Engineering (en) National Institute of Standards and Technology (en) Remington Rand (en) David Taylor Model Basin (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Lehen urteak eta hezkuntza
aldatuHolberton 1917an jaio zen Filadelfian. Pennsylvaniako Unibertsitateko lehen egunean, haren matematikako irakasleak esan zion hobe zuela etxean umeak hezten geratzea, matematiketan titulu bat lortzeko ahaleginean denbora galtzen ibili beharrean. Holberton kazetaritza ikasten hasi zen, garai horretan emakumeei bideratutako karrera unibertsitario bakanetakoa.
Ibilbide profesionala
aldatuBigarren Mundu Gerran, gizonak haien herrialdeetatik kanpo gudan zeuden bitartean, Ipar Amerikako armadak emakumeak behar zituen ibilbide balistikoen kalkuluetan lan egiteko. Moore School of Electrical Engineering-en kontratatu zuten Holberton konputagailu gisa, eta handik gutxira hautatua izan zen ENIAC[1] konputagailua programatuko zuten sei emakumeetako bat izateko. Holberton eta haren bost lankideek (Jean Jennings Bartik, Kathleen McNulty Mauchly Antonelli, Marlyn Wescoff Meltzer, Ruth Lichterman Teitelbaum eta Frances Bilas Spence) programatu zuten ENIAC konputagailua elektronikoki kalkulu balistikoak burutzeko, nahiz eta lan horretarako “azpi-profesionaltzat” hartu zituzten. ENIACen egindako lanari esker, Emakumeak Teknologian Arrakastaren Nazioarteko Hall-en lekua lortu zuten.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, Holbertonek lan egin zuen Remington Rand-en eta National Bureau of Standads-en. 1959an David Taylor Model Basin matematika aplikatuko laborategian, ikerkuntza saileko buruzagi izan zen programazio arloan. Lagundu zuen UNIVAC ordenagailu elektroniko digitalen katearen garapenean, idatzi egin zituen lehen programazio sortzaileko sistema eta lehen pakete estatistikoa, zeina AEBko lehen erroldan erabilia izan zen, 1950ean. Jonh Mauchly-rekin batera BINAC konputagailuaren C-10 instrukzioak garatu zituen. Horrez gain, parte hartu egin zuen COBOL eta FORTRAN programazio-lengoaien lehen estandarren garapenean, Grace Murray Hopper-ekin batera.
1997an, Ada Lovelace saria [2]eman zioten; programazio arloan lor daitekeen sari gorenetako bat. Urte horretan bertan sartu zen Emakumeak Teknologian Arrakastaren Nazioarteko Hall-en.
Erreferentziak
aldatu- ↑ ENIAC Programmers Project - Email List. 2008-12-12 (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
- ↑ «Association for Women in Computing (AWC) - Ada Lovelace Awards» www.awc-hq.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).